Bertsularien Lagunak Elkartea
banner
blbertsozale.bsky.social
Bertsularien Lagunak Elkartea
@blbertsozale.bsky.social
150 followers 200 following 88 posts
Posts Media Videos Starter Packs
“Bideek bidea” lemapean, Amets Arzallusek idatzi du aurtengo Xilabaren sar-hitza.
Hilabete bat! Xilabak heldu den azaroaren 8an hasiko du bidea, Bidarten!
Reposted by Bertsularien Lagunak Elkartea
BERRIA @berria.eus · Sep 30
Azaroaren 8an hasiko da Xilaba, 'Bideek bidea' lelopean. Guztira, 24 bertsolarik parte hartuko dute, eta finala 2026 urtarrilaren 31n jokatuko dute. Finalera iristen diren sei bertsolarietatik bostek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako lekua lortuko dute.
Azaroaren 8an hasiko da Xilaba, 'Bideek bidea' lelopean
Azaroaren 8an hasiko da Xilaba, 'Bideek bidea' lelopean. Guztira, 24 bertsolarik parte hartuko dute, eta finala 2026 urtarrilaren 31n jokatuko dute. Finalera iristen diren sei bertsolarietatik bostek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako lekua lortuko dute.
dlvr.it
Reposted by Bertsularien Lagunak Elkartea
BERRIA @berria.eus · Aug 6
Ezkurran (Nafarroa) jaio zen Beloki 1936an, Plazenea etxean, zehazki. Okina zuen aita, eta gazte zela joan zen Arantzazura. Han hasi zuen Frantziskotar bidea. 25 urte eman zituen Donapaleun (Baxe Nafarroa) bizitzen, eta 1980ko hamarkadan Bertsularien lagunak elkartearen sortzaileetako bat izan zen.…
Santos Beloki hil da, Bertsularien lagunak elkartearen sortzailetako bat izandakoa
Ezkurran (Nafarroa) jaio zen Beloki 1936an, Plazenea etxean, zehazki. Okina zuen aita, eta gazte zela joan zen Arantzazura. Han hasi zuen Frantziskotar bidea. 25 urte eman zituen Donapaleun (Baxe Nafarroa) bizitzen, eta 1980ko hamarkadan Bertsularien lagunak elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Horrez gainera, Ipar Euskal Herriko lehen bertso eskoletan ere irakasle izan zen. Bertsularien Elkarteak eman du albistea, ohar bidez, eta nabarmendu duenez, elkartearen lehen urte haietan izandako jarrera aipatu dute. Zehaztu dutenez, «garai hartako kalapitak gainditurik» bertsolaritza Seaskako ikastoletan sartzeko ahalegina egin baitzuen hala Belokik, elkarteko beste kideekin batera. Bertsolaritza ere irakasten aritu zen Beloki Donibane Garaziko ikastolan 1984an, eta Hazparnen (Lapurdi) eta Maulen ere aritu zen lan bera egiten, ondotik. Elkarteko zuzendaritzako kide ere izan zen 1987tik 1990era bitartean. Irakasle ez ezik, gai jartzaile ere aritu zen, bai eta epaile lanetan ere, bai Nafarroako Bertsolari Txapelketan, bai eta Lapurdiko Bertsolari Sariketan ere. Bertso idatziak ere sortu zituen. Bertsozaleak sortzeko eskola «Beti maite izan dut bertsolaritza». Hitz horiekin aitortu zion bere zaletasuna BERRIA egunkariari, Pantxike Agirre kazetariak 2009an egindako elkarrizketan. Xanti Iparragirre eta Jesus Arzallus ere izan zituen kide Bertsularien lagunak elkartearen lehen urrats haiek ematerakoan, eta eskolen hasierak ere hartu zituen gogoan elkarrizketa hartan. «Elkartea sortu genuelarik, haiek esaten zuten bertsolari eskolak sortzen saiatu behar genuela, Hegoaldean bezala». Eta laburbildu zuen orduan izandako asmoa: «Guretzat, bersolariak sortzea baino gehiago, zaleak sortzea zen, bertsozaleak baldin badaude aterako direlako bertsolariak». Seguran (Gipuzkoa) bizitzera joan zen 199an, eta Segura irratiko kolaboratzaile ere izan zen. Galtzen ari diren hitzei buruz aritzen zen. 2021eko urtarrilaren 21ean, esaterako, Euskal Herriko hamaika herritan izotza izendatzeko erabiltzen diren hitzak bildu zituen.   Santos Beloki, Segura irratian hizketan. Zarauzko Frantziskotarren konbentuan egon zen bizitzen, Seguran egon ondoren, eta Bermeoko egoitzara (Bizkaia) erretiratu zen duela urte batzuk, eta bertan egingo diote hileta elizkizuna bihar, 17:30ean.
dlvr.it
Reposted by Bertsularien Lagunak Elkartea
Reposted by Bertsularien Lagunak Elkartea
Euskal Herriko Eskolarteko finala Bertsoan.
labur.eus/hlveuilq
Bihar Urepelen, mintzaldia: emaztearen lekua bertsolaritzan. Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Jenofa Berhokoirigoin👇
Reposted by Bertsularien Lagunak Elkartea
Reposted by Bertsularien Lagunak Elkartea
Nahia Etxeberri Lopepek irabazi du gazte XILABA.

Horrenbestez, erabakita geratu da Euskal Herriko Eskolartekoan jokatuko dutenen zerrenda.

Irudia: @berria.eus

@blbertsozale.bsky.social #bertsolaritza #txapelduna #eskolartekoa #poto_eus
Reposted by Bertsularien Lagunak Elkartea