Ekhi Erremundegi
@ekhierremundegi.bsky.social
710 followers
340 following
48 posts
Kazetaria BERRIAn
https://www.berria.eus/ekhi-erremundegi-beloki_170_115.html
Posts
Media
Videos
Starter Packs
Pinned
Reposted by Ekhi Erremundegi
BERRIA
@berria.eus
· Sep 1
Itzuli dira eskolara Ipar Euskal Herriko haurrak
Mugimendu anitz bazen astelehen goiz honetan Baionako Oihana ikastolan. Haurrak batera eta bestera korrika ari ziren, oihu artean, harrapaketan jostatzen. Besoa luzaturik ikaskidea harrapatu nahian bat, eskaileretara igota «salbu» beste batzuk. Bi hilabeteko oporraldiaren ondotik, ikastetxera itzultzearekin gogotsu ziruditen Baionako ikastola nagusiko haurrek.
Gurasoen artean zein haurren artean, elkarrizketa batzuk frantsesez dira, baina beste anitz euskaraz ari dira haien artean. Denen erdian, elkarri oporrak kontatzen ari da mutiko talde bat. Canyoning egiten aritu da Lukas: «Bost metrotik salto egin dut, eta nire anaiak ere». «Ez, arrebak!», zuzendu dio lagunak ondotik. Yoannek ere badu balentriarik kontatzeko: teilatutik salto egin du igerilekura, eta kokotxarekin ukitu du lurra.
Haurrak Oihana ikastolan, ikasturte sartzean. PATXI BELTZAIZ
Anartean, korrika eta itzulipurdika ari dira alboan beste batzuk, elkarri besarkada ematen bi neskato, eta gurasoak, talde txikitan, kafearekin goxatuz haien seme-alaben lurreratzea kontrolatzen. Bi haur ditu Guillaume Roussetek: lehena9 urtekoa eta bigarrena 3 urtekoa. Bart gauean, azken uneko arrangurarekin zaharrena negarrez zela kontatu du. «Baina ikastolara iritsi orduko korrika joan da lagunengana», argitu du irribarrez. Txikiena ere lasai joan dela erran du.
Haurren burrunbaren artean, elkarrekin selfie bat ateratzen ari da guraso talde bat. «Zinez giro goxoa dugu gure artean, familia bat bezala da», esplikatu du Roussetek.
Euskara ardatz
Ipar Euskal Herriko ikastola handienetakoa da Baionakoa. 159 ikasle izanen ditu aurten —urtero ari da emendatzen—, eta gehiago espero dituzte heldu den urtarriletik aitzina. «Baditugu familia erdaldun anitz, baina pozik gara ikasgela guzietan baditugulako etxean euskara hutsean ari direnak ere», esplikatu du Lucile Darrigrand zuzendariak. «Ikastolan osoki euskaraz funtzionatzen dugu, bilkuretan eta beste, ez dakitenei itzulpena eginez. Horregatik, anitzek AEKn izena emateko pausua egiten dute», poztu da.
«Ikastolan osoki euskaraz funtzionatzen dugu, bilkuretan eta beste, ez dakitenei itzulpena eginez. Horregatik, anitzek AEKn izena emateko pausua egiten dute»
LUCILE DARRIGRAND Oihana ikastolako zuzendaria
Ikasturte berria «baikor» hasi dutela erran du Darrigrandek. «Haurrak kontent heldu dira oro har. Batzuek elkar gurutzatzen dute, baina, bestela luze da bi hilabete lagunak ikusi gabe. Eta gurasoak ere kontent dira», erran du irriz. Lehen goizean kafearen inguruan sortzen duten giro goxoa laudatu du. «Irakasle batzuk berriak dira, eta gurasoek maite dute horrelakoetan ezagutza egitea».
Haurrak Baionako Oihana ikastolan, ikasturte sartzean. PATXI BELTZAIZ
Seaskak ostegunean eginen du ikasturte hasierako prentsaurrekoa. Maiatz bukaeran Bordeleko errektorearekin bildu ondotik, aurtengo baliabideak antolatzea lortuko zutela iragarri zuten ikasturte bukaeran. Orain, elkarrizketa aldi bati ekin beharra diote. Mahai gainean dituzten dosier guziak konponbidean emateko asmoarekin.
Baionako elebiduna, «berantean»
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak Baionako Jules Ferry eskolan egin du ikasturte hasierako agerraldia. Izan ere, obrak egin dituzte bertan, eraikina berritu eta aire hartzeko eremua berrantolatzeko. Besteren artean, baratze partekatu bat prestatu dute, maila guztietako ikasleek landu dezaten, «deskubrituz, ikasiz, tronpatuz», ikastetxeko zuzendariaren hitzetan.
Joera demografikoari buru eginez, Baionan ikasle kopurua egonkorra dela erran du Etxegaraik, apaltze txikia izan badute ere. Horiek horrela, irakasle postu gehienak atxiki ahal izan dituzte azpimarratu du. «Biziki harreman onak ditugu Frantziako Hezkuntza Ministerioko zerbitzuekin», gehitu Christine Martin-Dolhagarai hezkuntza eta haurtzaro gaien ardura duen axuantak.
2.424 ikasle daude Baionako hogei eskola publikoetan; horietarik %23 dira sail elebidunean —Ipar Euskal Herrian %50 ingurukoa da Lehen Mailako eskoletako proportzioa—. Elebidunaren garapenean duten «beranta» aitortu du Etxegaraik, baina azken urteetako emendatzea goraipatu du. «Eskaera handia bada». Ondoko urteetarako ikasgela berriak irekitzeko proiektuak lantzen ari direla erran du, EEPrekin, akademia ikuskariarekin eta ikastetxeetako lantaldeekin elkarlanean.
dlvr.it
Reposted by Ekhi Erremundegi
Reposted by Ekhi Erremundegi
Reposted by Ekhi Erremundegi
Reposted by Ekhi Erremundegi
BERRIA
@berria.eus
· Apr 4
«Euskaltzaleen aktibazio masiboak erakutsiko du noraino prest izanen garen aurre egiteko errepresioari»
BERRIAren Baionako egoitzara iritsi bezain laster eman dio albistea Intza Gurrutxagak (1996, Getaria, Gipuzkoa) Gorka Torreri (1974, Baiona). Getariatik autobus bat beteko dute, eta Donostiatik ere...
www.berria.eus
Reposted by Ekhi Erremundegi
Reposted by Ekhi Erremundegi
Reposted by Ekhi Erremundegi
Reposted by Ekhi Erremundegi
Le Monde
@lemonde.fr
· Mar 19
Avec son visuel sur Cyril Hanouna, La France insoumise s’isole au sein de la gauche
Le parti de Jean-Luc Mélenchon doit participer, le 22 mars, à une marche contre le racisme. La Ligue des droits de l’homme et SOS Racisme, deux des organisateurs, ont dénoncé l’image diffusée par LFI, qui reprend les codes « antisémites » du passé.
www.lemonde.fr
Reposted by Ekhi Erremundegi