Emun Aholkulariak
@emuntaldea.bsky.social
290 followers 720 following 86 posts
Gai sozialak kudeatzen lagunduko dizun aholkularitza gara | #Euskara #GeneroBerdintasuna #Gobernantza #Aniztasuna #GizarteErantzukizuna #BerrikuntzaPlataformak www.emun.eus
Posts Media Videos Starter Packs
Pinned
emuntaldea.bsky.social
Kooperatiba aurreratua gara. Eragile eta bidelagun izan nahi dugu eraldaketa sozialaren bidean gizarte euskaldun, justu eta iraunkorra lortzeko.

Barrutik eraldatzen gara, kanpoan eragiteko.
Barrutik kanpora, kanpoan errora.

#Emun #EraldaketanGara
emuntaldea.bsky.social
Taupak bere lankideentzat antolatutatutako formazio eta hausnarketa saioan gaude, feminismoaz eta gure ibilbide feministaz hizketan, Farapirekin batera elkarlanean. Erakundeetan gure izaera ikuspegi feministatik eztabaidatzea funstezkoa da eraldaketarako #Feminismoa #Lankidetza
#Taupa #Farapi
emuntaldea.bsky.social
Garabideren Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako hizkuntza aktibistekin izan gara, lan munduaren euskalduntzean egindako ibilbidea eta erakunde zein enpresetan euskara zein bestelako erronka sozialen gaineko egitasmoetan dugu esperientzia partekatzen. #JatorrizkoHizkuntzak #Lankidetza
emuntaldea.bsky.social
Euskararen biziberritzeak behar duen pizkundean bidelagun izango gara.

Datorren abenduaren 27an emunkideak ere Bilbon izango gara, euskaltzaleon garaia da!

#BatuzAldatu #Pizkundea #Indarraldia
kontseilua.eus
💥 Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzale guztiei dei egin diegu indarrak batzeko.

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko gara euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian. Euskaltzaleon garaia da!

Sarrerak urriaren 16tik aurrera eskuragarri.

📝 kontseilua.eus/pizkundea/ab...
Reposted by Emun Aholkulariak
kontseilua.eus
💥 Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzale guztiei dei egin diegu indarrak batzeko.

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko gara euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian. Euskaltzaleon garaia da!

Sarrerak urriaren 16tik aurrera eskuragarri.

📝 kontseilua.eus/pizkundea/ab...
emuntaldea.bsky.social
Oarsoaldeko kirol klubetan euskara sustatzeko Aktibatuz! egitasmoa aurkeztu genuen atzo, eskualdeko udal eta kirol klub zein federazioetako ordezkariekin batera. Kirol klubetan hizkuntza kudeatzeko eta gazteen artean euskararen erabilera indartzeko elkarlanean ari gara. #KirolaEuskaraz #AktiBatuz
oarsoaldea.bsky.social
𝐀𝐤𝐭𝐢𝐛𝐚𝐭𝐮𝐳! 💪 Oarsoaldeko udalek eta 𝟖 𝐤𝐢𝐫𝐨𝐥 𝐤𝐥𝐮𝐛𝐞𝐤 euskararen erabilera bultzatuko dute kirolean.
Urriak 𝟔𝐚𝐧 hasi da: klub bakoitzak bere 𝐞𝐮𝐬𝐤𝐚𝐫𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐩𝐥𝐚𝐧𝐚 martxan jartzea.
Guztia hemen ➡️ labur.eus/ckzqna5o
AKTIBATUZ! ESKUALDEKO KIROL KLUBETAN EUSKARA SUSTATZEKO PLANA
labur.eus
emuntaldea.bsky.social
Komunitateak eta demokraziak izan duen bilakaera eta egungo testinguruan dituen erronkak aztertzen ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroan.

Euskalgintza komunitategintza horretan esperientzia oso aberatsa eta eredugarria izan dela jarri da mahai gainean.

@gipuzkoa.eus
emuntaldea.bsky.social
#KOOP2040 prozesuaren bideorria ezagutzen izan gara Kooperatiben Kontseiluaren eskutik, kooperatibagintzak dituen erronkei ekiteko proiektu eta ekimenen proposamenak aurkezteko ekitaldian.

Kooperatibok eraldaketarako palanka izan behar dugu etorkizuneko ekonomia eta gizartea gaurdanik eraldatzeko.
emuntaldea.bsky.social
Emunekin elkarlanean, Hondarribia, Pasaia, Eibar, Beasain, Zarautz eta Zumaiako hezkuntza-proiektuetan lanean ari diren zinegotzi, teknikari, zuzendari eta irakasleak elkartu ginen herri bakoitzeko praktika eta esperientziak partekatu eta sinergiak sortzeko. #Hezkuntza #Soziolinguistika
emuntaldea.bsky.social
6 herritako eskoletan DBHko ikasleekin hizkuntza asertibitatea, kontzientzia linguistikoa eta hizkuntza portaera ekologikoak lantzeko proiektuetako kideak topaketan elkartu ginen atzo Hondarribian. #Hezkuntza #HizkuntzaKontzientzia #Soziolinguistika #Eraldaketa @hondarribikoudala.bsky.social
Reposted by Emun Aholkulariak
kontseilua.eus
#BatuzAldatu: 113 gizarte eragilek euskararen aldeko «Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza» dokumentua aurkeztu dugu.

Euskarari etorkizuna bermatzeko jauziaren oinarriak jasotzen ditu: ezagutza orokortzea, normal erabiltzeko baldintzak eta estatus-aitortza.

📲 kontseilua.eus/batuz-aldatu...
Akordio soziopolitiko berri bat proposatuz euskararen pizkunde berria eragin nahi du Batuz Aldatu dinamikak - Euskalgintzaren Kontseilua
Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora eragile sinatzaileren aurrean aurkeztu dugu hizkuntza-politiken arloko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua.
kontseilua.eus
Reposted by Emun Aholkulariak
kontseilua.eus
100 eragiletik gorak osatzen duten adostasun sozialak bere egin du #BatuzAldatu Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza.

Euskara gizarte osoarena da eta berau biziberritzeko erantzukizun partekatua dugu.

Martxan gara!
emuntaldea.bsky.social
Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza aurkezteko ekitaldian gaude #BatuzAldatu|ko Sinatzaileen II. Batzarrean, @kontseilua.eus en eskutik. Etorkizunean euskara eroso erabili eta hizkuntza eskubideak bermatuko dituen hizkuntza politika berrituari ekiteko unea da, adostasunetik jauzia eman dezagun.
Reposted by Emun Aholkulariak
kontseilua.eus
Ekin diogu #BatuzAldatu|ko Sinatzaileen II. Batzarrari, Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza aurkezteko.
Reposted by Emun Aholkulariak
Reposted by Emun Aholkulariak
kontseilua.eus
Gaur, Telesforo Monzon eLABek antolatutako «Euskararentzako Hizkuntza Politika berri baterantz» mahainguruan Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia, Jon Sarasua (Gogoetagunea) eta Josu Aztiria (@ehbildu.bsky.social) Malen Dominguezek bideratuta. #BatuzAldatu eta pizkunde baten premia hizpide.
emuntaldea.bsky.social
Uste askoren kontra, hutsune nagusia hizkuntza gaitasunean daukagu, eta erabilera aldiz ez da hain makala. Euskararekiko atxikimenduan aldiz, haizea alde dugu eta hura elikatzen jarraitu behar dugu. Momentu giltzarrian gaude. #Euskara #Biziberritzea #Eraldaketa #Euskara #Biziberritzea
emuntaldea.bsky.social
Iñaki Iurrebaso eta Garikoitz Goikoetxearen "Esnatu ala hil" liburuaren aurkezpenean izan ginen atzo. Euskararen bilakaeraren azterketa zorrotza eskaintzen digu lanak, euskalgintzatik euskararen biziberritzeari ekiteko funtsezkoa.
emuntaldea.bsky.social
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak urtero egiten duen Memoria Sozioekonomikoaren edukia ezagutarazteko topaketan gaude gaur #UIK ikastaroen baitan. Pertsonen aniztasuna kudeatzea, baita enpresetan ere, EAE mailan erronketako bat da daukagun ongizate mailari eusteko. #Aniztasuna #Eraldaketa
Reposted by Emun Aholkulariak
berria.eus
BERRIA @berria.eus · Aug 25
Dani Larrea hil da, euskalgintzak urteotan izan dituen lemazainetako bat; Emun kooperatiba elkartearen sortzaileetako bat izan zen, 1997. urtean, eta zuzendari nagusi jardun zuen hemezortzi urtez, sorreratik 2015. urtera arte. Antzuolakoa zen sortzez, Gipuzkoakoa. 65 urterekin hil da. Iaz hartu…
Dani Larrea hil da, Emun kooperatibaren sortzaile eta lemazaina
Dani Larrea hil da, euskalgintzak urteotan izan dituen lemazainetako bat; Emun kooperatiba elkartearen sortzaileetako bat izan zen, 1997. urtean, eta zuzendari nagusi jardun zuen hemezortzi urtez, sorreratik 2015. urtera arte. Antzuolakoa zen sortzez, Gipuzkoakoa. 65 urterekin hil da. Iaz hartu zuen erretiroa.  Lan mundua euskalduntzeko helburuarekin sortu zuten Emun kooperatiba, 1997an, Arrasaten eta inguruko herrietan, Gipuzkoan. Gertukoeneko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia normalizatzea izan zen lehen helburu nagusia, eta hor eragile ezinbestekoa izan zen Larrea, baita kooperatibaren ondorengo bilakaeran ere.  2013. urtean Emunek eraberritu egin zituen jarduna eta irudia, eta, orduan, Mondragon Korporazioaren TUlankide hedabidean emandako elkarrizketa batean, Larreak argi utzi zuen zein zen erakundearen helburua beti: «Euskararen normalizazioa eta Euskal Herriaren garapena». Emunen irudia e bat da ordutik, eta haren atzean dagoena zer den azaldu zuen: «Gure kasuan e da Emun, baina era berean e da euskara, eta e da Euskal Herria».  Jarritako oinarri horietan sakonduta, urteotan Emunek asko zabaldu du jarduera eremua. Euskara planak-eta egiten dituzte oraindik ere, erreferente dira arlo horretan, baina beste esparru askotan ere ari dira: aholkularitza eskaintzen dute genero berdintasunaren, aniztasunaren, gobernantzaren eta gizarte erantzukizunaren arloan ere.  Euskalgintzako hainbat eragilek erakutsi dute nahigabea Larrearen heriotzarengatik. EH Bilduko legebiltzarkide Josu Aztiriak, adibidez, sare sozialen bidez adierazi du dolua. «Euskararen ekintzaile handi bat joan zaigu», azaldu du. «Lan munduaren euskalduntzean aitzindaria izan zen, eta Emun kooperatiba sortzen, hazten eta egonkortzen jardun zuen. Besarkada handi bat Emuni, Debagoieneko euskalgintzari eta Daniren senitartekoei».
dlvr.it
emuntaldea.bsky.social
Dani Larrea Mendizabal emunkide eta Emunen sortzaileetakoa hil da.

“Bihotz handien hiztegiari
begiratuz gero ongi,
behin eta berriz agertzen dira
"hartu", "emun" eta "tori!",
bidaide izan zaitugun denok
ederki dakigu hori”.

Saminean lagun, besarkada bana etxeko eta lagunei.

Betira arte Dani!
Reposted by Emun Aholkulariak
kontseilua.eus
📢 Euskararen eta euskal erakundeen autogobernuaren aldeko erantzun bateratua eman dugu 200dik gora alkatek, udal hautetsik eta euskalgintzako ordezkarik Bilbon.

Auzitegiek azken hamarkadetako kontsentsuarekin hautsi eta autogobernua kaltetu dute.

📝 Adierazpena👉 kontseilua.eus/oldarraldia/...
emuntaldea.bsky.social
Emunkideen arteko lan saioan gaude gaur Gabiriako Ostatuaren ganbaran. Emunen balio proposamena lantzen ari gara, egiten dugun lanaren inpaktuaz eta bidelagun zein bezeroekin elkarlanean lortzen dugun emaitzaz taldean gogoetatzen. #BalioProposamena #EmunGara #EraldaketanGara
emuntaldea.bsky.social
Udan kontziliatzearen gainean gaur @enpresabidea.bsky.social en erreportajea, tartean Sonia Etxenausia emunkidearen esperiantzia eta ezagutzaren berri jaso du: “Udako kontziliazioak emakumeen osasunean eta soldatan duen eragin negatiboa gizonengan duen inpaktua baino handiagoa da" #Kontziliazioa
emuntaldea.bsky.social
“Zer da euskaldun periferikoa izatea? Nola bizi da euskara periferietatik?” UEUren udako ikastaroetan euskararen periferien gainean antolatutako ikastaroan gaude gaur, Mikel Perez emunkidea hizlarien artean.

@ueu-orokorra.bsky.social

#UI53 #EuskararenPeriferiak
emuntaldea.bsky.social
Lantoki bizigarrien alde #EguneroEkainak28