Artzape Getariarron Topagunea
banner
artzape.bsky.social
Artzape Getariarron Topagunea
@artzape.bsky.social
10 followers 0 following 560 posts
Posts Media Videos Starter Packs
Gau beltza hastear dela, punk kontzertua eta DJ saioa antolatu dituzte gaur Getariako Gaztetxean 22:30etatik aurrera Sustoak eta usadioak uztartzen dituen gaua musikaz girotuko dute Eztanda (The last dance) taldearen kontzertuak eta DJ Esukaten saioak jarraian.
Kontzertuak Gaztetxean urteko gau beltzenean - Artzape
Gau beltza hastear dela, punk kontzertua eta DJ saioa antolatu dituzte gaur Getariako Gaztetxean 22:30etatik aurrera  Sustoak eta usadioak uztartzen dituen gaua musikaz girotuko dute Eztanda (The last...
www.artzape.eus
Otsailean Getarian egin zuen sormen egonaldian ondu zuen Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak Amorante frantsesa (Susa, 2025) poema bidezko eleberria. Gaur arratsaldean, urriaren 30ean, jasoko dute Katukale Irakurle Taldeko kideek idazle lekeitiarraren bisita, Getariako Liburutegian.
Miren Agur Meaberen bisita jasoko dute gaur Katukalekoek - Artzape
Otsailean Getarian egin zuen sormen egonaldian ondu zuen Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak Amorante frantsesa (Susa, 2025) poema bidezko eleberria. Argitaratu eta berehala aurkeztu zuen libur...
www.artzape.eus
Aho batez hartu dute erabakia bi alderdietako ordezkariek astearte arratsaldez egindako ezohiko bilkuran. Foru Aldundiari dagokio orain behin betiko onespena ematea. Garajeak egiteko aukera jasota dago planean, baita Merkeko plaza eta Balentziaga kalea lotuko lituzkeen igogailurako pasabidea ere.
Eskualtxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko plana onartu du udalbatzak behin behinean - Artzape
Behin behineko onarpena eman dio udalbatzak Eskualtxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko plan bereziari. Aho batez hartu dute erabakia bi alderdietako ordezkariek astearte arratsaldez egindako ez...
www.artzape.eus
Getariako Udala udal-brigadarako bi langileren bila dabil datozen sei hilabeterako, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen 2025eko deialdiaren baitan. Jardun osokoa izango da lana, eta hil honen amaieran, urriaren 31n, amaituko da izena emateko epea.
📸 Getariako Udala
Udal-brigadarako bi langileren bila dabiltza - Artzape
Getariako Udala udal-brigadarako bi langileren bila dabil datozen sei hilabeterako, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen 2025eko deialdiaren baitan. Jardun osokoa izango da lana. Hil honen amaieran, ur...
www.artzape.eus
Datorren urriaren 28an (asteartea), Sahatsaga kiroldegian salsa kubatarra ezagutzeko aukera izango da 17:45etik 18:45era bitartean. Ate ireki formatuan antolatutako saioan, dantza honen oinarriak praktikan jarriko dira ikasturtean zehar emango diren eskolen aurrerapen modura.
Salsa kubatarreko saio irekia astearte honetan Sahatsaga kiroldegian - Artzape
Datorren urriaren 28an (asteartea), Sahatsaga kiroldegian salsa kubatarra ezagutzeko aukera izango da 17:45etik 18:45era bitartean. Ate ireki formatuan antolatutako saioan, dantza honen oinarriak prak...
www.artzape.eus
[ARGAZKI GALERIA] Osoko Bilkura berezia izan da gaurkoa: herriko gaztetxoek hartu dute bi egunerako herriko aginte-makila. Alkate Txiki Eguneko egitarauari hasiera eman diote hala. Eguraldi aurreikuspena ikusita, Sahatsaga kiroldegira lekualdatu dituzte larunbat arratsaldeko jolasak.
Etxeko txikiena izango da, bi egunez, herriko agintea - Artzape
Osoko Bilkura berezia izan da gaurkoa. Eta ez da egunagatik soilik izan (asteartetan izan ohi dira), ezta udalbatza aretoa goraino beteta zegoelako ere. Berezia izan da gaurkoa, herriko gaztetxoek agi...
www.artzape.eus
Pasa den abuztuaren 6an egindako Brasilgo inauteriak konpartsa ikuskizunaren bideoa argitaratu zuen atzo Getariako Udalak bere Youtubeko profilean. Ordubete inguruko muntaian, portutik hasi eta frontoirako dantzariek egindako ibilbide oso jasotzen da.
Salbatore festetako konpartsaren bideoa ikusgai dago - Artzape
Pasa den abuztuaren 6an egindako “Brasilgo inauteriak” konpartsa ikuskizunaren bideoa argitaratu zuen atzo Getariako Udalak bere Youtubeko profilean. Ordubete inguruko muntaian, portutik hasi eta fron...
www.artzape.eus
Errigorako Euskarari Puzka lelopeko kanpaina abian da atzotik. Interesdunek azaroaren 13ra bitarteko epea izango dute Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saski eskaerak egiteko. Auzolana bitarteko, saskien balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratuko da.
Errigorako udazkeneko kanpaina martxan da atzotik - Artzape
Errigorako Euskarari Puzka lelopeko kanpaina abian da atzotik. Interesdunek azaroaren 13ra bitarteko epea izango dute Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saski eskaerak egiteko. Auzolana bitarteko...
www.artzape.eus
Goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte, alerta laranja aktibatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak itsasalderako, lehen bi milietarako. 5 metro baino gehiagoko olatuak aurreikusita, itsaso zakarra edo oso zakarra sortuko dela jakinarazi dute. Abisu horia izango da haizeguneetan.
Haizete eta olatu handiek eraginda, alerta laranja itsasaldean - Artzape
Goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte, alerta laranja aktibatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak itsasalderako, lehen bi milietarako. 5 metro baino gehiagoko olatuak aurreikusita, itsaso...
www.artzape.eus
San Prudentzio auzoko igoera nagusiaren asfaltatze lanak tarteko, itxita egongo da errepide hori gaur gauean. Izatez igandean ziren lan horiek egitekoak, baina eguraldiak hala nahita, gaur, urriaren 23an, arituko dira. Gaueko 22:00ak eta 6:00ak bitartean ezingo da ibilgailurik igaro gune horretatik.
Errepide mozketak gaur gauean San Prudentzion - Artzape
San Prudentzio auzoko igoera nagusiaren asfaltatze lanak tarteko, itxita egongo da errepide hori gaur gauean. Izatez igandean ziren lan horiek egitekoak, baina eguraldiak hala nahita, gaur, urriaren 2...
www.artzape.eus
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du bake-epailea eta honen ordezkoa hautatzeko deialdia bihartik aurrera jarriko dela martxan. Hautagaiek bihartik aurrera 15 eguneko epea izango dute eskabideak betetzeko, udal bulegoetan aurrez aurre, edota telematikoki.
Bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia bihar irekiko da - Artzape
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du bake-epailea eta honen ordezkoa hautatzeko deialdia bihartik aurrera jarriko dela martxan. Hautagaiek, bihartik aurrera 15 eguneko epea izango dute es...
www.artzape.eus
Mendi astea urriaren 15ean hastekoa zen baina Palestinaren aldeko lanuzteak eta mobilizazioak tarteko, lehen eguneko egitaraua astebete atzeratu zen. Aurreikusiak zeuden San Anton Bio Monton ikus-entzutezkoa, hitzaldia eta ondorengo solasaldia gaur urriak 22 (asteazkena) gauzatuko dira.
San Anton Bio Monton ikus-entzunezkoak eta hitzaldiak emango diote amaiera Mendi Asteari - Artzape
Mendi astea urriaren 15ean hastekoa zen baina Palestinaren aldeko lanuzteak eta mobilizazioak tarteko, lehen eguneko egitaraua astebete atzeratu zen. Aurreikusiak zeuden San Anton Bio Monton ikus-entz...
www.artzape.eus
Gure Txeru Kultur Elkarteak eta Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odol-ematea izango da urriak 24 (ostirala) arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara Gure Txerun. Emaileek aurretik hitzordua eskatu beharko dute goizez 943007884 zenbakira deituta.
Odol-ematea izango da ostiral honetan Gure Txerun - Artzape
Gure Txeru Kultur Elkarteak eta Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odol-ematea izango da urriak 24 (ostirala) arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara Gure Txerun. Emaileek aurretik hitzordua eskatu behar...
www.artzape.eus