Artzape Getariarron Topagunea
banner
artzape.bsky.social
Artzape Getariarron Topagunea
@artzape.bsky.social
Mozorroak prestatzen hasteko unea da. Badatoz Inauteriak Getariara. Datorren larunbatean, otsailaren 14an, ospatuko da jaia herrian, eta argitaratu dute jada egitaraua. Eguerdi partetik gauera arte, egun guztian zehar luzatu da festa.
Datorren larunbatean ospatuko dituzte Inauteriak getariarrek - Artzape
Mozorroak prestatzen hasteko unea da. Badatoz Inauteriak Getariara. Datorren larunbatean, otsailaren 14an, ospatuko da jaia herrian, eta argitaratu dute jada egitaraua. Eguerdi partetik gauera arte, e...
www.artzape.eus
February 8, 2026 at 11:43 AM
Duela pare bat urte zehaztutako egutegiari jarraituz, abuztuaren 5ean hasiko dira aurtengo Salbatore Jaiak eta 9an, igandearekin, amaitu. Festetako egitaraua prestatzen hasiak dira jada, eta Getariako Udalak iritzi nahiz proposamenak bildu nahi dituela jakinarazi du, “denon artean jaiak osatzeko”.
Salbatoreetako egitaraua osatzeko bilera irekia deitu du udalak - Artzape
Duela pare bat urte zehaztutako egutegiari jarraituz, abuztuaren 5ean hasiko dira aurtengo Salbatore Jaiak eta 9an, igandearekin, amaitu. Festetako egitaraua prestatzen hasiak dira jada, eta Getariako...
www.artzape.eus
February 7, 2026 at 7:56 AM
Getariako Udalak sustatutako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko bekaren barruan, Aro Berriko Getariako emakumeen errealitatea artxiboen bidez (XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendea) izeneko ikerketa aurkeztu da.
Getariako iragana berridazten, emakumeen aztarnak azaleratuz - Artzape
Getariako Udalak sustatutako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko bekaren barruan, Aro Berriko Getariako emakumeen errealitatea artxiboen bidez (XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendea) izenek...
www.artzape.eus
February 6, 2026 at 10:36 AM
Arratsaldeko 17:00etan hasita, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria izango da Getariako Liburutegian gaur, otsailaren 5ean. Haurrentzat prestatutako saioa izango da, eta aurrez izena ematea gomendatu dute.
📸 Lezoko Udal Liburutegia
Ipuin kontalaria izango da gaur Liburutegian - Artzape
Arratsaldeko 17:00etan hasita, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria izango da Getariako Liburutegian gaur, otsailaren 5ean. Haurrentzat prestatutako saioa izango da, eta aurrez izena ematea gomendatu ...
www.artzape.eus
February 5, 2026 at 9:08 AM
[ARGAZKI GALERIA] Aurreikuspenak aurreikuspen, alde izan dute eguraldia Iturzaeta Herri Eskolako ikasle eta irakasleek. Santa Ageda bezpera izaki, makil bana eskuetan irten dira kalera arratsaldean, lurrari esnatzeko dei egitera.
"Oles, oles, lurra esna zaitez..." - Artzape
Aurreikuspenak aurreikuspen, alde izan dute eguraldia Iturzaeta Herri Eskolako ikasle eta irakasleek. Santa Ageda bezpera izaki, makil bana eskuetan irten dira kalera arratsaldean, lurrari esnatzeko d...
www.artzape.eus
February 4, 2026 at 4:48 PM
[ARGAZKI GALERIA] Gisa honetako ekitaldien helburua haurrek beraien gurasoekin judo egitea da, familiek euren seme-alaben kirola sentitzeko eta elkarrekin momentu goxo bat igarotzeko.
Elkarrekin aritu dira familiak tatami gainean - Artzape
Hernanin (Gipuzkoa) izan ziren pasa den igandean judoka getariarrak, eta euren familiak izan zituzten lagun tatamian. Gisa honetako ekitaldien helburua haurrek beraien gurasoekin judo egitea da, famil...
www.artzape.eus
February 4, 2026 at 8:09 AM
Pasa den urrian hasi zen Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa. Otsailaren 22a bitarte kanporaketak jokatzen dabiltza herriz herri; hilaren 13an izango da Getariakoa.
Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Getarian - Artzape
Pasa den urrian hasi zen Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa. Otsailaren 22a bitarte kanporaketak jokatzen dabiltza herriz herri; Getariakoa hilaren 13an izango da, Jubilatuetan, gaueko 22:00etan hasi...
www.artzape.eus
February 4, 2026 at 7:54 AM
Besteak beste, Iturzaeta Herri Eskolako irakasle nahiz ikasleak eta Getariako Bertso-Eskolako kideak arituko dira makil bana eskuetan lurra esnatu nahian.
Dena prest Santa Eskerako - Artzape
San Blas opilaren usaina artean sukaldeetan, badator Santa Ageda Eguna. Hilaren 5a da santuaren eguna, eta data horren bueltan eskean irten ohi dira herriko zenbait eragile. Besteak beste, Iturzaeta H...
www.artzape.eus
February 3, 2026 at 3:45 PM
Mikel Lorenzo Olaskoaga boxeolariak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Ermuako boxeo jaialdian. 73 kiloko kategorian, Zumaia Cuban Boxing klubeko ordezkariak hirugarren asaltoan amaitu zuen borroka, aurkariak amore eman ondoren.
Mikel Lorenzo Olaskoaga Ermuko ringean garaile - Artzape
Mikel Lorenzo Olaskoaga boxeolariak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Ermuan jokatutako boxeo jaialdian. 73 kiloko kategorian, Zumaia Cuban Boxing klubeko ordezkariak hirugarren asaltoan a...
www.artzape.eus
February 3, 2026 at 11:19 AM
Getariako Udalak adierazi du etxebizitza hutsen jabeek beren egoera eguneratzeko eta dagozkion alegazioak aurkezteko epea izango dutela, OHGren errekargua aplikatu aurretik.
www.artzape.eus
February 3, 2026 at 11:17 AM
Getariako Arraun Elkarteak mende erdiko historia beteko du aurten. 1976an sortu zenetik, herriko nortasunaren eta kirol kulturaren ezinbesteko zutabe bilakatu da, eta 2026 honetan 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta zabala antolatuko du.
Getariako Arraun Elkarteak 50. urteurreneko ospakizunei ekingo die - Artzape
Getariako Arraun Elkarteak mende erdiko historia beteko du aurten. 1976an sortu zenetik, herriko nortasunaren eta kirol kulturaren ezinbesteko zutabe bilakatu da, eta 2026 honetan 50. urteurrena ospat...
www.artzape.eus
February 3, 2026 at 6:00 AM
[KOMUNITATEA] Artzape Euskara Elkarteak sortutako Getaiarrak taldea indarrean izango da, eta orrialdeko komunitatearen bidez egingo zaio jarraipena lehiari.
Egunean Behinen 20. denboraldia hasi da - Artzape
Martxan da Egunean Behinen hurrengo denboraldia. Hogeigarrena izango da oraingoa, eta martxoaren 29ra arte luzatuko da txapelketa. Korrikaren egun berean amaituko da, beraz; Codesyntax enpresakoek jak...
www.artzape.eus
February 2, 2026 at 9:56 AM
[EAJren KOMUNITATEA] "Talde jeltzaleak aurrekontuetan aurkeztutako 22 proposamenetatik, 11 proiektu zehatz aurrekontuan sartzea lortu du, baina ez dator bat negoziazio prozesuarekin, ezta kontuen azken emaitzarekin ere".
EAJ-PNVk 2026ko aurrekontua hobetu du 11 neurrirekin, eta abstenitu egin da negoziatzen ez duen gobernu baten aurrean - Artzape
Talde jeltzaleak aurrekontuetan aurkeztutako 22 proposamenetatik, 11 proiektu zehatz aurrekontuan sartzea lortu du, baina ez dator bat negoziazio prozesuarekin, ezta kontuen azken emaitzarekin ere. Ge...
www.artzape.eus
February 2, 2026 at 9:54 AM
Kartelena ez da data hauetako txapelketa bakarra; erakusleiho lehiaketa ere izango da aurten.
Bihar amaituko da Inauterietako kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea - Artzape
Otsailean sartu berritan, hurbil dira Inauteriak. Aurtengoan ere, lehiaketaz erabakiko da festetako kartela, eta biharkoa, otsailaren 3a, izango da bertan parte hartzeko azken eguna. Udaletxean edo li...
www.artzape.eus
February 2, 2026 at 9:52 AM
Martxan dauden ikastaro guztiak beteta daudela ikusita, Getariako kiroldegiak kirol-jardueren eskaintza handitzea erabaki du. Alde batetik, spinning saio berriak antolatuko dira astelehen eta asteazkenetan, 18:00etan; bestetik, patinaje saioak eskainiko dira astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara.
Spinning eta patinaje saio berriak Getariako kiroldegian - Artzape
Gaur egun martxan dauden ikastaro guztiak beteta daudela ikusita, Getariako kiroldegiak kirol-jardueren eskaintza handitzea erabaki du. Alde batetik, spinning saio berriak antolatuko dira astelehen et...
www.artzape.eus
February 2, 2026 at 7:57 AM
Urte hasieran orri-markatzaile lehiaketa antolatu zuen Getariako Udal Liburutegiak, irakurzaletasuna eta sormena sustatzeko helburuarekin. Urtarrilean zehar jaso dituzte lanak, eta parte-hartzea zein aurkeztutako proposamenen maila nabarmena izan dela adierazi dute antolatzaileek.
Getariako Liburutegiko orri-markatzaile lehiaketak badu irabazlea - Artzape
Urte hasieran orri-markatzaile lehiaketa antolatu zuen Getariako Udal Liburutegiak, irakurzaletasuna eta sormena sustatzeko helburuarekin. Urtarrilean zehar jaso dituzte lanak, eta parte-hartzea zein ...
www.artzape.eus
February 1, 2026 at 5:23 PM
Ekitaldi berezia antolatu du Artzape Euskaltzaleon Plazak datorren iganderako. Sarrerak asteartetik aurrera, hilaren 3tik aurrera, egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoan, 5€-ren truke. Ezin izango dira buruko 4 sarrera baino gehiago erosi.
📸EKE
Aire Ahizpen kontzertu berezia izango da Pia-Pian - Artzape
Ekitaldi berezi bat antolatu du Artzape Euskaltzaleon Plazak datorren iganderako, otsailaren 8rako: Aire Ahizpen kontzertua izango da Pia-Pian, 18:30ean hasita. Sarrerak asteartetik aurrera, hilaren 3...
www.artzape.eus
January 31, 2026 at 10:08 AM
Sormen-egonaldiek badituzte izen-abizenak. Lesakako Udalarekin elkarlanean garatu du aurtengo edizioa Getariakoak, eta bost sortzailerentzat egonaldiak prestatu dituzte herrietako ostalariekin.
Ane Labaka, Josu Orzaita eta Iban Garro sortzaileak izango dira herrian euren lanak ontzen - Artzape
Sormen-egonaldiek badituzte izen-abizenak. Lesakako Udalarekin elkarlanean garatu du aurtengo edizioa Getariakoak, eta bost sortzailerentzat egonaldiak prestatu dituzte herrietako ostalariekin. Ane La...
www.artzape.eus
January 30, 2026 at 4:42 PM
Getariako Udalak Balentziaga kaleko aparkalekuan kokatutako garaje-plazen esleipen prozesuan beste urrats bat eman du, alokairu eta jabetza modalitateetan aurkeztutako eskabideen onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitara emanez.
Balentziaga kaleko garaje-plazen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak - Artzape
Getariako Udalak Balentziaga kaleko aparkalekuan kokatutako garaje-plazen esleipen prozesuan beste urrats bat eman du, alokairu eta jabetza modalitateetan aurkeztutako eskabideen onartu eta baztertuen...
www.artzape.eus
January 30, 2026 at 9:07 AM
Urtarrileko azken osteguna iritsi da, eta horrekin batera Katukale Irakurle Taldearen hileroko saioa. Oraingoan, Dena zulo bera zen izango dute aztergai, Eider Rodriguez idazlearen bosgarren ipuin bilduma.
Gaur arratsaldean hitzordua dute Katukaleko irakurleek - Artzape
Urtarrileko azken osteguna iritsi da, eta horrekin batera Katukale Irakurle Taldearen hileroko saioa. Oraingoan, Dena zulo bera zen izango dute aztergai, Eider Rodriguez idazlearen bosgarren ipuin bil...
www.artzape.eus
January 29, 2026 at 10:10 AM
Atzo, urtarrilak 27, pentsioen igoera jasotzen zuen proposamena atzera bota zuten Espainiako Kongresuan, PP, VOX eta JUNTS alderdien botoekin. Erabakiak berehala piztu du pentsiodunen haserrea, eta mobilizazio deialdiak ekarri ditu.
Pentsioen igoeraren aurkako botoek mobilizazioak eragin dituzte - Artzape
Atzo, asteartez, Espainiako Kongresuan pentsioen igoera jasotzen zuen proposamena atzera bota zuten PP, VOX eta JUNTS alderdien botoekin. Erabakiak berehala piztu du pentsiodunen haserrea, eta mobiliz...
www.artzape.eus
January 28, 2026 at 3:48 PM
Aho batez onartu zituzten ordezkariek gai guztiak; besteak beste, Getaria Bizitegi-Merkatuko Tentsio Eremu izendatzeko prozedura formalari ekitea. Horrez gain, Gure Ametsa herri-bidearen desafekzioa eta sektore publikoko langileen soldata igoera eman zituzten ontzat udalbatzakideek.
Getaria "tentsio eremu" izendatzeko eskaera egin du Udalak - Artzape
Hilabeteko azken asteartea izaki, ohiko osoko bilkura izan zen udalbatzar aretoan atzo. Aho batez onartu zituzten ordezkariek gai guztiak; besteak beste, Getaria Bizitegi-Merkatuko Tentsio Eremu izend...
www.artzape.eus
January 28, 2026 at 9:51 AM
Lenken, Suitzan, izan da snowboarder getariarra, eta beste bi garaipenekin itxi du astebukaera.
📸 RFEDI
Irati Idiakez, berriz ere goiko kotan - Artzape
Pasa den astean jakin genuen Irati Idiakezen urrezko bi dominen berri. Aste honetakoa ere ez da ezberdina izan; Lenken, Suitzan, izan da snowboarder getariarra, eta beste bi garaipenekin itxi du asteb...
www.artzape.eus
January 27, 2026 at 6:49 PM
Elan Euskadik eta Oxfam Intermónek antolatutako Tekuanak, uraren xinka gordetzaileak filmaren proiekzioa bihar, asteazkena, urtarrilaren 28an, izango da 19:00etan Zarautz Jauregian. Emanaldiaren ondoren, Izaskun Marin Oriok gidatutako solasaldia egingo da.
Bihar izango da "Tekuanak, uraren xinka gordetzaileak" filmaren proiekzioa - Artzape
Elan Euskadik eta Oxfam Intermónek antolatutako Tekuanak, uraren xinka gordetzaileak filmaren proiekzioa bihar, asteazkena, urtarrilaren 28an, izango da 19:00etan Zarautz Jauregian. Emanaldiaren ondor...
www.artzape.eus
January 27, 2026 at 7:17 AM
Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzeko helburuarekin abian jarritako dirulaguntzen deialdia amaitzear dago. Enpresek urtarrilaren 31ra arte izango dute eskualdeko langabeak kontratatzeko laguntzak eskatzeko aukera.
Urtarrilaren 31n amaituko da langabeak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea - Artzape
Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzeko helburuarekin abian jarritako dirulaguntzen deialdia amaitzear dago. Enpresek urtarrilaren 31ra arte izango dute eskualdeko langabeak kontratatzeko lag...
www.artzape.eus
January 27, 2026 at 7:16 AM