Artzape Getariarron Topagunea
banner
artzape.bsky.social
Artzape Getariarron Topagunea
@artzape.bsky.social
18:00etan zapalduko dituzte herriko kaleak, getariarren gutun eta eskaerak jasotzeko prest. Kantuan igaroko dute Gabon eguna getariarrek.
Bihar arratsaldean helduko dira Olentzero eta Mari Domingi Getariara - Artzape
Bihar arratsaldean helduko dira Olentzero eta Mari Domingi Getariara. 18:00etan zapalduko dituzte herriko kaleak, getariarren gutun eta eskaerak jasotzeko prest. Eta ez dira bakarrik etorriko: ohiko p...
artzape.eus
December 23, 2025 at 3:34 PM
Larunbat honetan, abenduaren 27an, izango da aurtengo IX. Pala Txapelketa Mistoa. Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta, goizeko 10:00etan hasiko da lehiaketa frontoian. Aurrez eman behar da izena.
Bihar amaituko da IX. Pala Txapelketa Mistorako izen-ematea - Artzape
Larunbat honetan, abenduaren 27an, izango da aurtengo IX. Pala Txapelketa Mistoa. Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta, goizeko 10:00etan hasiko da lehiaketa frontoian. Aurrez eman behar da izena, 6886...
www.artzape.eus
December 23, 2025 at 1:57 PM
Alde zaharreko argiteria publikoa berritzeko lizitazioa abiarazi berri du Getariako Udalak, udalerriko 85 luminariak LED sistemara aldatzeko helburuarekin. Erakundeak azaldu duenez, “esku-hartze honek argiztapenaren eraginkortasuna hobetzea eta energia-kontsumoa murriztea” du xede.
📸 Getariako Udala
Alde zaharreko argiteria publikoa berritzeko lizitazioa jarri du martxan Getariako Udalak - Artzape
Alde zaharreko argiteria publikoa berritzeko lizitazioa abiarazi berri du Getariako Udalak, udalerriko 85 luminariak LED sistemara aldatzeko helburuarekin. Erakundeak azaldu duenez, "esku-hartze honek...
www.artzape.eus
December 23, 2025 at 1:56 PM
[ARGAZKI GALERIA] Berezitasun gisan, asteartean solfeoko ikasleek argiak itzali eta koloretako argiekin koreografia eder bat egin zuten. Asteazkeneko saioari, bestalde, kalejirarekin eman zioten hasiera eta bukaera trikitilariek.
Entzunaldiak eskaini dituzte Pepita Enbil Musika Eskolako ikasleek - Artzape
Gabonetako oporren aurretik urtero eskaini ohi dituzte entzunaldiak Pepita Enbil Musika Eskolako ikasleek. Hala egin dute aurtengoan ere. Astelehenetik ostegunera, musikaz bete dituzte banda eta solfe...
www.artzape.eus
December 22, 2025 at 7:54 PM
Oraingoz alertarik eman ez badu ere, biharko haizeak itsaso kizkurra eragingo duela iragarri du Euskalmetek, eta 2,5 metro inguruko olatuak izango omen dira goizean. Arratsaldean 1,5 metrora jaistea espero da.
Olatu handiak tarteko, Zumaia eta Getaria arteko bidea itxi dute goizean - Artzape
Ez da egunotan gertatzen den lehen aldia: olatu handiak tarteko, Zumaia eta Getaria arteko errepidea itxi dute gaur goizean. Pasa den asteko ustekabekoaren ostean, gaur ere ibilgailuek ezin izan dute ...
www.artzape.eus
December 22, 2025 at 7:54 PM
Askizuko herri bide zaharra eraberritzeko lanak amaitu berri dituzte. Hori horrela, bidearen egoera hobetu dute, eta bertako nekazari, abeltzain eta oinezkoek segurtasun eta erosotasun handiagoz erabili ahalko dituzte hemendik aurrera.
📸 Getariako Udala
Askizuko herri bidea zaharberritu dute - Artzape
Askizuko herri bide zaharra eraberritzeko lanak amaitu berri dituzte. Hori horrela, bidearen egoera hobetu dute, eta bertako nekazari, abeltzain eta oinezkoek segurtasun eta erosotasun handiagoz erabi...
www.artzape.eus
December 22, 2025 at 4:02 PM
12:00etan hasita, zenbait ekintza prestatu dituzte Kalexkako gizarte hezitzaileek herriko gaztetxoentzat. Gaztelekuan, Iturzaetan edo Lizardi ikastetxean eman daiteke bazkarirako (dohainik) eta ihes-gelarako izena.
Gazte Eguna izango da bihar Getarian - Artzape
12 eta 16 urte bitarteko Gazteen Eguna izango da biharkoa, abenduaren 23a. 12:00etan hasita, zenbait ekintza prestatu dituzte Kalexkako gizarte hezitzaileek. Erronkaz betetako abentura biziko dute gaz...
www.artzape.eus
December 22, 2025 at 4:02 PM
[KOMUNITATEA] Uneren batean markagailua irauliko zela iruditu arren, nagusitasun nabarmenez gailendu da Iruene erabiltzailea Artzape Euskara Elkarteak sortutako Getaiarrak taldean. Hemeretzigarren denboraldia amaitu berritan, hamazazpigarren txapela jantzi du erabiltzaileak.
Hamazazpigarren txapela jantzi du Iruenek - Artzape
Uneren batean markagailua irauliko zela iruditu arren, nagusitasun nabarmenez gailendu da Iruene erabiltzailea Artzape Euskara Elkarteak sortutako Getaiarrak taldean. Hemeretzigarren denboraldia amait...
www.artzape.eus
December 22, 2025 at 4:01 PM
[EAJren KOMUNITATEA] Getariako Batzokiak, aurreko urtean hasitako ekimenari jarraipena emanez, joan den ostiralean Gabonetako topaketa berezia egin zuen afiliatuekin.
Aitor Esteban EAJko afiliatuekin izan da Getariako Batzokiaren Gabonetako topaketan - Artzape
Getariako Batzokiak, aurreko urtean hasitako ekimenari jarraipena emanez, joan den ostiralean Gabonetako topaketa berezia egin zuen afiliatuekin. Aurtengo ekitaldian, Getariako Batzokiak egindako gonb...
www.artzape.eus
December 22, 2025 at 4:01 PM
[EAJren KOMUNITATEA] Getariako Batzokiak, aurreko urtean hasitako ekimenari jarraipena emanez, joan den ostiralean Gabonetako topaketa berezia egin zuen afiliatuekin.
Aitor Esteban EAJko afiliatuekin izan da Getariako Batzokiaren Gabonetako topaketan - Artzape
Getariako Batzokiak, aurreko urtean hasitako ekimenari jarraipena emanez, joan den ostiralean Gabonetako topaketa berezia egin zuen afiliatuekin. Aurtengo ekitaldian, Getariako Batzokiak egindako gonb...
www.artzape.eus
December 22, 2025 at 4:01 PM
[ARGAZKI GALERIA] Ohiturak hala aginduta, taloak izan dira protagonista San Tomas bezperan. Ilara luzeak osatu dira Gure Txeru Elkartearen karparen aurrean, dastatzeko gogoz zeuden herritarrez beteak.
Giro paregabea San Tomas bezperan - Artzape
Ohiturak hala aginduta, taloak izan dira protagonista San Tomas bezperan. Ilara luzeak osatu dira Gure Txeru Elkartearen karparen aurrean, dastatzeko gogoz zeuden herritarrez beteak. Haur, gazte zein ...
www.artzape.eus
December 21, 2025 at 11:26 AM
Balenciaga Etxeak Donostian, Madrilen, Bartzelonan eta Parisen jardun zuen 1917 eta 1968 artean. Mende erdi baino gehiagoko etengabeko lanaren ostean, 2.000 langiletik gora zituen itxi zutenean. Santa Luziaren, euren zaindariaren, egunaren bueltan elkartu dira langile haietako batzuk.
Josi zuten eskuak omendu dituzte - Artzape
Balenciaga Etxeak Donostian, Madrilen, Bartzelonan eta Parisen jardun zuen 1917 eta 1968 artean. Mende erdi baino gehiagoko etengabeko lanaren ostean, 2.000 langiletik gora zituen itxi zutenean. Modis...
www.artzape.eus
December 20, 2025 at 2:30 PM
Atzeratu egin dituzte aurtengo San Antonetako pilota partidak. Festak pasata izango dira norgehiagokak oraingoan, urtarrilaren 23an. Ordutegian ere, aldaketak: arratsaldeko 19:00etan hasiko dira lehiak.
San Antonetako pilota partidarako sarrerak bihartik aurrera eskuragarri - Artzape
Atzeratu egin dituzte aurtengo San Antonetako pilota partidak. Festak pasata izango dira norgehiagokak oraingoan, urtarrilaren 23an. Ordutegian ere, aldaketak: arratsaldeko 19:00etan hasiko dira lehia...
www.artzape.eus
December 19, 2025 at 4:44 PM
Euskotren eta Eusko Label ligek Lozoyako Buitrago urtegian ekingo diote 2026ko denboraldiari ekainaren 28an. Hamar urte dira elkarteak halako erabakirik hartzen ez zuela.
Madrilen hasiko dira Euskotren eta Eusko Label ligak datorren urtean - Artzape
Urteroroko batzarra egin du Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) eta, beste zenbait kontu onartzeaz gain, datorren urteko denboraldiari begira jarri da. Egutegia osatzeko lehen erabakia hartu du: hurreng...
www.artzape.eus
December 19, 2025 at 4:44 PM
Atzo aurkeztu ziren Getariako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) diagnostiko-faseko emaitzak, Santiago Peñalba eta Iñigo Peñalba arkitektoek landuak.
HAPOaren diagnostiko-faseko emaitzak aurkeztu dituzte etorkizuneko plangintzaren abiapuntu gisa - Artzape
Atzo aurkeztu ziren Getariako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) diagnostiko-faseko emaitzak, Santiago Peñalba eta Iñigo Peñalba arkitektoek landuak. Aurkezpen horretan udalerriaren egungo e...
www.artzape.eus
December 19, 2025 at 11:44 AM
Atzokoan itsaso zakarra nagusitu zen Gipuzkoako kostaldean, eta olatu handiek hainbat arazo sortu zituzten. Arratsaldean, 16:45ak aldera, olatu bortitz batek N-634 errepidean zihoan auto bat jo zuen, Getariatik Zumaiarako noranzkoan, eta ibilgailuaren sabaia kaltetu zuen.
Olatu batek auto bat kaltetu du Zumaia eta Getaria arteko errepidean - Artzape
Atzokoan itsaso zakarra nagusitu zen Gipuzkoako kostaldean, eta olatu handiek hainbat arazo sortu zituzten. Arratsaldean, 16:45ak aldera, olatu bortitz batek N-634 errepidean zihoan auto bat jo zuen, ...
www.artzape.eus
December 19, 2025 at 10:12 AM
Getariako Turismo Bulegoak sareen bidez jakinarazi duenez, abenduaren 28ko Kalakalen kontzerturako sarrerak agortu berri dira. 18:30ean izango da emankizuna, Salbatore Elizan.
📸 kalakan.eus
Kalakanen kontzerturako sarrerak agortu dira - Artzape
Getariako Turismo Bulegoak sareen bidez jakinarazi duenez, abenduaren 28ko Kalakalen kontzerturako sarrerak agortu berri dira. 18:30ean izango da emankizuna, Salbatore Elizan.
www.artzape.eus
December 18, 2025 at 1:10 PM
Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta, bihar, abenduaren 19an, izango da aurtengoa. Ospakizunetarako txandetan laguntza behar dutela adierazi dute sareen bidez.
Artean eman daiteke izena biharko Bertsio Gauerako - Artzape
Badator aurtengo Bertsio Gaua. Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta, bihar, abenduaren 19an, izango da aurtengoa. Beste urte batez, nahi duenak bere musikari gogokoenen kantuak oholtzan jotzeko aukera ...
www.artzape.eus
December 18, 2025 at 1:09 PM
Urtero lez, Gure Txeru Elkarteak Santo Tomas eguna ospatzeko talo-jana antolatu du abenduaren 20an. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, taloa eta txistorra izango dira protagonista.
Santo Tomas Eguna giro onean ospatzeko prest - Artzape
Urtero lez, Gure Txeru Elkarteak Santo Tomas eguna ospatzeko talo-jana antolatu du abenduaren 20an. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, taloa eta txistorra izango dira protagonista. Neguaren etorrera ir...
www.artzape.eus
December 18, 2025 at 10:05 AM
Getariako Udalak Cristobal Balentziaga kaleko garajeak esleitzeko prozesua jarri du martxan. Azaroaren amaieran Udalbatzarrean onartutako deialdia atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta gaurtik aurrera eman ahal izango da izena.
Balentziaga kaleko garajeak erosteko eta alokatzeko deialdia irekita dago - Artzape
Getariako Udalak Cristobal Balentziaga kaleko garajeak esleitzeko prozesua jarri du martxan. Azaroaren amaieran Udalbatzarrean onartutako deialdia atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, ...
www.artzape.eus
December 18, 2025 at 9:35 AM
Askotariko entitateek euskararen erabilera normalizatzeko egiten duten lana aitortzen du Eusko Jaurlaritzak Bikain eta Harrobi ziurtagirien bitartez. Atzo arratsaldean egin zuten egiaztagiriak banatzeko ekitaldia, eta bertan izan ziren hainbat udal ordezkari.
📸 Getariako Udala
Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso du Getariako Udalak - Artzape
Askotariko entitateek euskararen erabilera normalizatzeko egiten duten lana aitortzen du Eusko Jaurlaritzak Bikain eta Harrobi ziurtagirien bitartez. 75 entitate saritu ditu aurten, iaz baino 44 gehia...
www.artzape.eus
December 17, 2025 at 1:24 PM
Urritza Aisialdi Taldeak urte amaierako txangoa antolatu du Txuri Urdinera abenduaren 30ean. Arratsaldeko 16etan abiatuko dira Donostiako izotz jauregira. Parte-hartzeak 10 euroko kostua izango du eta LH1etik LH5era bitarteko ikasleei zuzenduta dago.
Urritzak urte amaierako txangoa antolatu du Txuri Urdinera - Artzape
Urritza Aisialdi Taldeak urte amaierako txangoa antolatu du Txuri Urdinera abenduaren 30ean. Arratsaldeko 16etan abiatuko dira Donostiako izotz jauregira. Parte-hartzeak 10 euroko kostua izango du eta...
www.artzape.eus
December 17, 2025 at 12:05 PM
Datozen asteetan eskulan tailerrak eskainiko dira herrian. Artisautza eta sormena uztartuko dituzten bi tailer mota antolatu dira: zeramika tailerra, buztinez egindako dekorazio piezak sortzera bideratua, eta lore naturalak erretxinan txertatzeko tailerra, brotxeak eta zintzilikarioak egiteko.
Eskulan tailerrak antolatu dituzte datozen asteetarako - Artzape
Datozen asteetan eskulan tailerrak eskainiko dira herrian. Artisautza eta sormena uztartuko dituzten bi tailer mota antolatu dira: zeramika tailerra, buztinez egindako dekorazio piezak sortzera bidera...
www.artzape.eus
December 17, 2025 at 11:27 AM
Donibane-Zibururekin eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladarekin egin zuen "Matx" Getariakoak TindEHEr egitasmoan, eta larunbatean, hilaren 14an, elkartu ziren hiruak Donostian. Ekitaldiaren biharamunean, hiru asanbladetako zenbait kidek sinatutako idatzia plazaratu berri dute.
📸 Utzitakoa
"Oldarraldiaren aurrean, gaztetxeak antolatu!" - Artzape
“Gazteak euskaraz batuz” lelopean, TindEHEr egitasmoa jarri zuten martxan Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak pasa den irailean. "Euskaldunon hizkuntza eskubideen kontrako oldarra...
www.artzape.eus
December 16, 2025 at 4:52 PM
Plana idazten ari diren arkitektoak izango dira bertan: Santiago Peñalba eta Iñigo Peñalba. Udalerriaren egungo egoerari buruzko lehen hurbilketa egin da diagnostikoa, eta 2043 bitarteko urteetan landu beharreko dituen erronkak eta beharrezko erantzunak identifikatu dira.
📸 Getariako Udala
HAPOaren diagnostiko-faseko emaitzak aurkeztuko dituzte ostegunean - Artzape
Azken ez ohiko udalbatzarrean gogoratu bezala, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPOren), diagnostiko-faseko emaitzak aurkezteko ekitaldi publikoa izango da ostegun honetan, abenduaren 18an, Zarau...
www.artzape.eus
December 16, 2025 at 4:52 PM