@fitorodriguez.bsky.social
32 followers 49 following 95 posts
Posts Media Videos Starter Packs
Pinned
fitorodriguez.bsky.social
Nokako elkarrizketari prestigioa modu praktikoan, poetikoan (sortzailean) emango liokeen ereduzko erabilera falta zen baina Aner Peritz eta Oihana Iguaranen arteko bertso elkarrizketarekin iritsi da Gipuzkoako bertsolarien finalean.
www.naiz.eus/eu/blogs/kal...
Noka Gipuzkoako Bertsolari txapelketan
Gutxitan entzuten dugu jendaurrean noka aditz-sistemaren erabilera, eta bertso saio ugarien artean ere, gabezia hori ez da zuzendua izan hitanoaren...
www.naiz.eus
fitorodriguez.bsky.social
Gaur Altsasun burutu dugu Nafarroako Margaritak idatzitako Hepatameronaren bostgarren liburukiaren irakurketa publikoa
fitorodriguez.bsky.social
Gaur, Irakurketa taldeari jarraipena emango dio Altzako Bizarrain euskara elkarteak Koro Navarrok itzulitako Dennis Lehaneren"Erruki onez" eleberriaz solasaldia eginez
fitorodriguez.bsky.social
Komiki eguna dugula gaur, gogoratu: gure komikia “Txillardegi eta Monzon Bergaran” [2025] eskatu dezakezu liburudenda eta liburutegietan, eskatu!
fitorodriguez.bsky.social
Ostegun honetan Bilboko nasetan elkartuko garelakoan, laster arte...
fitorodriguez.bsky.social
Duela 96 urte gaurko egunean jaio zen Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillardegi'. Eskerrik asko danagatik, Txillar! #komikiaeuskaraz
komikifilms.com/txillardegi-
https://komikifilms.com/txillardegi-et…
Reposted
deividcond.bsky.social
“Si te lo hubiera contado, él siempre habría estado entre nosotros”.

La muerte y la doncella (1994)
fitorodriguez.bsky.social
Turismorako okerrena bidaiaria txatxuak burutzen duena izan ohi da, badago, beraz, zertaz hitz egiterik. Gasteizen elkartuko garelakoan, laster arte.
Irailak 25, arratsaldeko 19:00tan EVA FOREST LIBURUTOPIAN
fitorodriguez.bsky.social
Atzo, giro gozoan, burutu genuen "Sudurraren gorazarrea" liburuaren aurkezpena. Aleak bost eurotan salgai daude Egiako La taberna, Kata, Jesus eta Agredas ostatuetan bai eta Arkatza paperdendan ere. Aurtengo Porrontxoen liburua zuen zain dago.

komikifilms.com/sururraren-g...
Sururraren Gorazarrea
Izenburua: Sudurraren GorazarreaAutorea: Fito RodriguezAzaleko marrazkia: Rosa Estela FerrerMaketazioa: Kote CamachoArgitalpen-data: 2025eko uztailaren 22aInprimategia: Gráficas Astarriaga, SLArgit…
komikifilms.com
fitorodriguez.bsky.social
Gaur Ariel Dorfmanen "Allende y el museo del suicidio" liburua Irakurtzen hasteko egun aproposa da.
fitorodriguez.bsky.social
Zintzoek zoriontsu amaitzen dute beti; gaiztoek, berriz, gaizki. Horri fikzioa deitzen zaio.
fitorodriguez.bsky.social
Bizitza antzerkia da, baina denok gara aktore txarrak.
fitorodriguez.bsky.social
Gazako egoera inmorala da, baina jendeak moralgabea deitzen die bere lotsa azaltzen dioten errealitateei.
fitorodriguez.bsky.social
Irailak 17: Indalezio Bizkarrondo Bilintx eta Porrontxoen omenenz Koldo Izagirre idazlearekin Sudurraren Gorazarrea kata poetikoa egingo dute irailaren 17an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Teila fabrikan.
fitorodriguez.bsky.social
Ovidiok, Ziranok, Quevedok edota Bilintxek irakurri nahi izango zutekeen liburua kalean dago jada.
fitorodriguez.bsky.social
Produktu on orok faltsifikazioa sortzen du. Horrela, lizunkeria pobreen erotismoa da, praktikatzen dutenentzat harrapakeria trebeen adimena den bezala, eta zitalkeria miresgarria da ergelentzat edo duintasun urrientzat. Holokausto faltsutuak genozidio lizun eta ergela sortu du.
Reposted
irutxulo.bsky.social
Ehunka lagun elkartu dira aurten ere Sarek egin duen euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioan: “Egoerak aurrera egin du nabarmen urtebetean”. Sareren kontrako "kriminalizazioa" salatu dute.
Ehunka lagun, euskal preso eta iheslarien alde
Ehunka lagun elkartu dira aurten ere Sarek egin duen euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioan: “Egoerak  aurrera egin du nabarmen […]
irutxulo.hitza.eus