Irutxuloko Hitza
banner
irutxulo.bsky.social
Irutxuloko Hitza
@irutxulo.bsky.social
Irutxuloko Hitza astekariaren webguneko azken orduko albisteak.

https://irutxulo.hitza.eus/
Herrerako kaleratzearen harira, «aurreikuspena eta begirada osoa» eskatu ditu EH Bilduk.

Oposizioko alderdia kritiko agertu da udal gobernuarekin, baita elkarlanean aritzeko prest agertu ere, baldintza batzuk betetzen badira.
Herrerako kaleratzearen harira, «aurreikuspena eta begirada osoa» eskatu ditu EH Bilduk
Ertzaintzak astelehen goizean Herreran gauzatu duen kaleratzearen harira, bere irakurketa argitaratu du EH Bilduk.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 7:00 PM
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak artxibatu egin du frankismoak eraildako Donostiako 24 udal langileen memoria berreskuratzeko kereila kriminala.
Artxibatu egin dute frankismoak eraildako 24 udal langileen memoria berreskuratzeko kereila kriminala
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak baztertu egin du Donostiako Udalak 2023an aurkeztutako kereila kriminala, frankismoak eraildako 24 udal langileen memoria berreskuratzea xede zuena.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 6:01 PM
Donostiako Udalak B2 mailako euskara eskakizuna ezarri zuen digitalizazio kartografikoko bi udal teknikari postutarako. Ordea, eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.
Udaleko bi teknikari postutarako euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak
Donostiako Udalak B2 mailako euskara eskakizuna ezarri zuen digitalizazio kartografikoko bi udal teknikari postutarako.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 5:15 PM
Esker onez agurtu dute asteburuan, Antiguako Bodegon taberna. Izan ere, ixtea erabaki dute orain arte tabernaz arduratu diren Josetxo Berrak eta Mari Paz Rezustak.
Antiguako Bodegon taberna itxi dute, jaietan omenaldia jaso ondoren
Esker onez agurtu dute asteburuan, Antiguako Bodegon taberna. Ixtea erabaki dute Josetxo Berrak eta Mari Paz Rezustak.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 5:00 PM
Klubak jakinarazi duenez, Laura Hernandezek taldea utziko du denboraldiaren bukaeran. Hau da, Donostiako eskubaloi taldearekin sei sasoi bete ondoren.
Laura Hernandezek Bera Bera utziko du sasoi bukaeran
Bera Berak aldaketak izango ditu datorren denboraldian. Izan ere, bi dira dagoeneko jarraituko ez duten jokalariak.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 4:00 PM
Ane Oiarbide Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, "planak Donostiak berdintasunarekin duen konpromiso sendo eta berritua berresten du".
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. plana osatu du udalak
Ane Oiarbide Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, "planak Donostiak berdintasunarekin duen konpromiso sendo eta berritua berresten du".
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 3:00 PM
🗞️ Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak urteak daramatza eskatzen Polloe hilerriko mausoleo frankistako gurutzea bota dezatela, miliziano antifaxistekiko errespetuagatik. Berta dagoen Eusebio Serrano Alvarez milizianoaren bilobaren babesa dute orain.
«Gure kideen aurkako eguneroko iraina da gurutze faxista hori»
Polloeko mausoleo frankistan dagoen Eusebio Serrano Alvarez milizianoaren biloba Pedro Lakuntzaren babesa du orain CNTk.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 2:00 PM
Larunbatean, hilak 31, ospatuko dituzte Kaldereroak Loiolan; aurten, gainera, Txomiñeneakoak batuko zaizkie festara.
Urtarrilaren 31n iritsiko dira Kaldereroak Loiolara
Larunbatean, hilak 31, ospatuko dituzte Kaldereroak Loiolan; aurten, gainera, Txomiñeneakoak batuko zaizkie festara.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 1:17 PM
Gaur, hilak 26, irekiko du Kutxa Fundazioak Sorlekua Mentoretza programaren bigarren aldirako deialdia. Otsailaren 25era arte dago irekita.
Martxan da Sorlekua Mentoretza programarako proiektuak aurkezteko deialdia
Gaur, hilak 26, irekiko du Kutxa Fundazioak Sorlekua Mentoretza programaren bigarren aldirako deialdia. Otsailaren 25era arte dago irekita.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 12:46 PM
Urteroko legez, Sabino Arana Fundazioak izen bereko sariak banatu zituen atzo Bilboko Arriaga antzokian; eta horietako bat Bera Bera eskubaloi taldeak jaso zuen.
Bera Bera eskubaloi taldea saritu du Sabino Arana Fundazioak
Urteroko legez, Sabino Arana Fundazioak izen bereko sariak banatu zituen atzo Bilboko Arriaga antzokian; eta horietako bat Bera Bera eskubaloi taldeak jaso zuen. Aintzatespenak gizarteari eskainitako zerbitzua, Euskadirekiko konpromisoa eta, besteak beste, berdintasunaren, bakearen eta aurrerapen partekatuaren defentsagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeak aitortzen ditu.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 12:15 PM
Espainiako Defentsa Ministerioak onartu egin du bere armadaren Donostiako kuartel berria Loiolan bertan eraikitzea, egungo hipikako lursailean. Eremu horren jabetza ere ministerioarena da.
Loiolako kuartel berria hipikan eraikitzea onartu du Espainiako Defentsa Ministerioak
Espainiako Defentsa Ministerioak onartu egin du bere armadaren Donostiako kuartel berria Loiolan bertan eraikitzea, egungo hipikako lursailean.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 11:51 AM
🗞️ Ondo pasatzeko nahiarekin, buruhandiak eta erraldoiak lagun, Amarako Konpartsa sortu zuten Amara Berriko auzotar batzuek. Auzotik at, leku berrietara ireki nahi dute dantzatzeko gogoa.
Handiak, koloretsuak eta bihurriak; bada festarik auzoko jaiez harago
Ondo pasatzeko nahiarekin, buruhandiak eta erraldoiak lagun, Amarako Konpartsa sortu zuten Amara Berriko auzotar batzuek.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 11:03 AM
Kirol emaitzak | Bi talde txuri-urdinen asteburua borobila izan da. Emakumezkoek Eibarren kontrako euskal derbia irabazi zuten (3-0), eta gizonezkoek Celta hartu zuten mendean (3-1).
Realak bigarren postua nahi du
Emakumezkoek Eibarren kontrako euskal derbia irabazi zuten (3-0), eta gizonezkoek Celta hartu zuten mendean (3-1).
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 11:02 AM
Herrerako pabiloietako bat hustu du Ertzaintzak eta zazpi pertsonari eman diete aterpe udalak.

Hainbat eragilek salatu dutenez, 31 lagun bizi ziren pabiloi horretan, eta gehienak "kalean" gelditu dira. Elkarretaratzera deitu dute arratsalderako.
Herrerako pabiloietako bat hustu dute eta zazpi pertsonari eman diete aterpe
Aurreikusita zegoen moduan, Ertzaintzak Herrerako Zardoya Otis eremuko pabiloietako bat hustu du astelehen goizean, Jolastokieta kaleko 4. zenbakikoa, hain zuzen ere.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 10:27 AM
Herri Ametsa ikastolak antolatutako Uliako krosa, bertan behera geratu da, haizearengatk ezarritako alerta laranja dela eta.
Bertan behera geratu da Uliako krosa, haizeagatik
Herri Ametsa ikastolak antolatutako Uliako krosa, bertan behera geratu da, haizearengatk ezarritako alerta laranja dela eta.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 10:00 AM
Larunbat gauean banatu zituen Zinema Kazetarien Elkarteak Feroz sariak, Pontevedrako Pazo de Culturan aurrera eramandako ekitaldian. Moriarti ekoiztetxearen Maspalomas filma zazpi saritarako hautagaia zen, baina bi besterik ez zituen eskuratu.
Bi Feroz sari jaso ditu 'Maspalomas' filmak
Larunbat gauean banatu zituen Zinema Kazetarien Elkarteak Feroz sariak, Pontevedrako Pazo de Culturan aurrera eramandako ekitaldian. Moriarti ekoiztetxearen Maspalomas filma zazpi saritarako hautagaia zen, baina bi besterik ez zituen eskuratu.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 9:05 AM
ritzia | «No war, yes communism», Jon Aldabaldetreku, soziologoa.

irutxulo.hitza.eus/g...
January 26, 2026 at 9:00 AM
25 urte dira ETAk Ramon Diaz Garcia loiolatarra hil zuenetik; eta urtarrilaren 26ro omenaldia egin diote Loiolatarra Kirol Elkarteko kideek, senideek eta lagunek, atentatuaren lekuan. Aurtengoa, ordea, instituzionalki egingo duten azkena izan da.
Ramon Diaz loiolatarra omendu dute, bere erailketaren 25. urteurrenean
25 urte dira ETAk Ramon Diaz Garcia loiolatarra hil zuenetik; aurtengoa, hala, instituzionalki egin dioten azken omenaldia izan da.
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 8:30 AM
🗣️ «Donostiaren egun handia nire semearekin ospatu nahi dut, aurrerantzean»
Urrezko Danborrari esker, inoiz egin ez duen moduan ospatu du San Sebastian eguna Xabier Anduaga Martinez tenoreak (Gros, 1995), Plaza Berriko oholtzan, udaletxean eta Anoetan.
«Donostiaren egun handia nire semearekin ospatu nahi dut, aurrerantzean»
Urrezko Danborrari esker, inoiz egin ez duen moduan ospatu du San Sebastian eguna Xabier Anduaga Martinezek (Gros, 1995).
irutxulo.hitza.eus
January 26, 2026 at 8:00 AM
EZ DA AGENDA SOIL BAT, ZU ZARA.

2026ko agenda bereziena lortu dezakezu. Baina ez da ohikoa den horietakoa: nahi duzun argazkiarekin osatuko duzu, egunerokoa zurea delako.

Harpidetu zaitez eta eskuratu 2026ko agenda moldagarria!

irutxulo.hitza.eus/h...
January 25, 2026 at 2:00 PM
Asteko iritziak | Edu Zabala Garagartza, idazlea; Jon Aldabaldetreku, soziologoa eta Amaia Rojo, historialaria.

🔗 Irakurri osorik, webgunean.

#irutxulokohitza #donostia #iritziak
January 25, 2026 at 2:00 PM
🗣️Fernando Bernues Gambarte (Donostia,1961) eta Miren Arrieta Altolagirre (Parte Zaharra, 1998) 'Desobedienteak 18/98' antzezlanaren parte dira. Ostegunetik igandera eskainiko dute, Antzoki Zaharrean.
«Publikoa antzerkian sartuta egoten da eta, momenturen batean, hunkitu egiten da»
Fernando Bernues Gambarte (Donostia,1961) eta Miren Arrieta Altolagirre (Parte Zaharra, 1998) 'Desobedienteak 18/98' antzezlanaren parte dira.
irutxulo.hitza.eus
January 25, 2026 at 11:30 AM
Argazki bilduma | Aurten ere, kolorez eta jendez bete da Ibaetako frontoia. Festetan bizitakoari hitz egiteko eta sansebastianak behar den moduan agurtzeko aukera izan zuten.
Koloretsua eta jendetsua, beste behin ere
Auzoko festetan bizitakoari hitz egiteko eta sansebastianak behar den moduan agurtzeko aukera izan zuten, Ibaetako frontoian.
irutxulo.hitza.eus
January 25, 2026 at 11:28 AM
Iritzia | 'Norbaitek bisitatu du 'Hondalea'?', Amaia Rojo, historialaria.

irutxulo.hitza.eus/g...

January 25, 2026 at 11:28 AM
🗣️ Mediku lana utzi zutenean, buru-belarri sartu ziren Marta Barandiaran eta Ina Idarreta DOPAn, osasungintza publikoaren aldeko herritarren mugimenduan. Donostian, Etengabeko Arreta Gunearen utzikeria salatzen ari dira.
«Normalizatzen ari da medikurik ez egotea Etengabeko Arreta Guneetan; ikaragarria da hori»
Zer ari da gertatzen Osakidetzan? Marta Barandiaran (M.B.).: Osakidetzaren gainbehera ez da oraingoa, COVID ondoren gertatutakoa. Lan egiten genuenean ere […]
irutxulo.hitza.eus
January 25, 2026 at 11:28 AM