Gorka Bereziartua
@gorkabm.bsky.social
780 followers 640 following 840 posts
Literati diletantea. Dialogismoa ala basakeria. https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/
Posts Media Videos Starter Packs
gorkabm.bsky.social
Maria Corina Machadori sari hori ematea txiste bat da. Edo saria bera bihurtu zen txiste hutsa aspaldi.
gorkabm.bsky.social
... eta haren alderdia Netanyahuren Likudekin aliatuta dago; eta pertsona oso pazifista hori otsail honetan Madrilen Europako eskuin muturrak antolatutako bilkuran izan zen, Orban, Abascal, Le Pen eta abarrekin.
gorkabm.bsky.social
Trumpek ez du bakearen Nobel saria irabazi. Bakearen Nobel saria irabazi duen pertsona, ordea, Margaret Thatcherren mireslea da...
gorkabm.bsky.social
... ez ordean eskaraz, lekhat buru edo kapitulu bakhar batzu Filotean. Horren gatik iduritu zait jende prestuei atsegin eginen, eta zerbitzu bihurturen nerajela, ondoan dathozen meditazioneak hekiei eskaraz eskuetarat emanez".
gorkabm.bsky.social
Euskal idazlea beti ari da hutsune bat bete nahian, beste hizkuntzetan bai, baina gurean ez dagoen zerbait idazten. Martin Duhalde 1809an: "Bainan gutiziatzeko liteke izan ledin zenbait liburu, gauzak meditazione gisan lekharzkenik. Halako asko badugu Frantsesez...
Reposted by Gorka Bereziartua
kontseilua.eus
💥 Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzale guztiei dei egin diegu indarrak batzeko.

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko gara euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian. Euskaltzaleon garaia da!

Sarrerak urriaren 16tik aurrera eskuragarri.

📝 kontseilua.eus/pizkundea/ab...
gorkabm.bsky.social
“Zure mienbroa naiz; zer monstro ninteken beraz zure begietan, zu Birjinen Birjinaren mienbroa”.

Tira Duhalde, hau bizi garen garai honetan pixka bat arraro geratzen da.
gorkabm.bsky.social
Denbora beharko dut testu hori hoztasun pixka batekin leitzeko.
gorkabm.bsky.social
Artikulu horretan bertan, maila berean gaitzesten ditu bi urte hauetako Israelen ekintzak eta "munduko iritzi publiko progresista".
gorkabm.bsky.social
Eva Illouzek dio 2023ko urriaren 7tik gauza positiboak ere gertatu direla. "Lehenbizikoa da Israelek eta munduak Irani eman dioten kolpe hilgarria".
gorkabm.bsky.social
Zer atrebentzia izigarri, zer mesprezio, zein beltza izan den bihotzeko gaixtotasuna, zein izigarria eskergabetasuna, zer krueltasun izigarri, zein harrigarria izan den gure zoramendua, eta zer marabilla Martin Duhalderen 'Meditazioneak' irakurtzea.
gorkabm.bsky.social
-A ze astea, e?
-Kapitain, astelehen eguerdifnwbdjalfhejfuwjqnfinrjsbfiqnfubhkencjwksjfuennsñkruxn
gorkabm.bsky.social
John Zornen kontzertu batek bezala iraun du, gutxi gorabehera
gorkabm.bsky.social
Uste dut izendatu zutenean zintzilikatu nuen arroparen bat jaso gabe daukadala oraindik (bale, hori pixka bat nire problema ere bada)
gorkabm.bsky.social
27 egun iraun du Lecornuk Frantziako lehen ministro gisa.
gorkabm.bsky.social
Berdin da ze euskal idazle klasikoren peskizan ari zaren, Joxemiel Bidadorrek lehenago ikertu zuen eta idazkera eder askoarekin eman zuen haren berri. A ze harribitxia den ‘Klasiko bitxi, arront klasiko’ (Pamiela, 2016). Eta zer ez ote zuen aurkituko Bidadorrek, bere bizialdia luzeagoa izan balitz.
gorkabm.bsky.social
Noizbait lortuko dugu @jakin-eus.bsky.social aldizkariak Joxe Azurmendiren inguruan zenbaki honetan elkartu dituen mundu guztiak bat etortzea proiektu amankomunak aurrera eramateko. Eskerrik asko parte hartzeko aukera emateagatik.