Gorka Bereziartua
banner
gorkabm.bsky.social
Gorka Bereziartua
@gorkabm.bsky.social
Literati diletantea. Dialogismoa ala basakeria.

https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/
Reposted by Gorka Bereziartua
Arazoa hasi zen marra zuriko zebrak marra beltzekoak etsaitzat hartu zituztenean. Batuketa baino zatiketa hobe ikasi genuen eskolan.
November 29, 2025 at 4:00 PM
Badator faxismoa, beraz, logikoa den bezala, gure arteko zatiketatxoetan jarri behar ditugu indar guztiak.
November 29, 2025 at 3:45 PM
Atzo aurkeztu genuen Ramon Zalloren ‘Retrovisor y bisturí’. Liburu atipikoa da egilearen ibilbidean, lehen pertsonan idatzia, osagai autobiografikoak eta saiakera uztartzen dituena. Zorte handia izan da hainbeste esateko daukan norbaiten liburua editatzea www.naiz.eus/es/info/noti...
Ramón Zallo publica ‘Retrovisor y bisturí’, las ‘memorias’ que dijo que nunca escribiría | Cultura | Naiz
El catedrático emérito de la EHU Ramón Zallo ha reunido en su último libro los acontecimientos históricos de Eus...
www.naiz.eus
November 29, 2025 at 9:23 AM
Gaur diru pila bat aurrezteko aukera dugu. Aprobetxatu: ez erosi ezer #FuckFriday
November 28, 2025 at 7:47 AM
Bai gustura atzo 'Zer egin Miranderekin?' aurkezten. Bizi oparoa @alberdania.bsky.social -en #Patrika bilduma berriari!

Info gehiagorako:

@argiaeus.bsky.social ↪️ www.argia.eus/albistea/alb...

Naiz ↪️ www.naiz.eus/eu/info/noti...

Diario Vasco ↪️ www.diariovasco.com/culturas/lib...
November 27, 2025 at 8:15 AM
Gaur goizean kontu berri asko izan dugu: @alberdania.bsky.social -en logo berria, Patrika bildumaren aurkezpena eta bi liburu (‘Zer egin Miranderekin?’ eta Markos Zapiainen ‘Ni, laiko’). Denak ere bikain jasota daude artikulu honetan www.argia.eus/albistea/alb...
Alberdaniak diseinua eta logoa eraberritu, eta bi liburu aurkeztu ditu: ‘Zer egin Miranderekin’ eta ‘Ni laiko’
Santi Leonék, Katixa Dolharek eta Gorka Bereziartuak idatzi dute lehena, eta Markos Zapiainek bigarrena. Lerro berria zabaldu dute bi liburu horiekin: ‘Patrika’. Diseinu aldetik,
www.argia.eus
November 26, 2025 at 9:09 PM
Gaur 11:30ean 'Zer egin Miranderekin?' aurkeztuko dugu Donostian @farrcostar.bsky.social -ek, Katixa Dolhare-Zaldunbidek eta nik. @alberdania.bsky.social argitaletxearen Patrika sail berrian argitaratu da eta hiru saiakera laburrek osatzen dute, @aritzgalarraga.bsky.social -en hitzaurreak lagundurik
November 26, 2025 at 7:00 AM
Espainiako Estatuko fiskal nagusiaren asuntuaren timing-a: 1) Francoren heriotzaren urteurrenean moztu zion burua Gorenak Garcia Ortizi.
November 25, 2025 at 10:08 AM
Igogailua ez dabil. Atean jarritako kartelak hori adierazi behar du. Bi aukera daude:

1) “Ez dabil”
2) “Zerbitzuz kanpo”

Lehenbizikoa askoz komunikatiboagoa da edozeinentzat. Baina euskara ere hizkuntza hegemonikoak bezalako antilingua higuingarri bat bilakatu nahi denez, bigarrena jartzen da.
November 25, 2025 at 9:49 AM
Pozgarria da ikustea Iurrebasoren ekarpenak Bilbo bezalako hirietan ere aplikagarriak direla; nire ustez moldagarritasun hori argi eta garbi dauka ‘Esnatu ala hil’-ek proposatzen duenak. Estrategiak leku bakoitzean egokitzen asmatzea da gakoa uriola.eus/bilbo/176364...
Maialen Gago: “Hainbat eta hainbat euskaltzale espazioak sortzen ari gara euskaraz bizi ahal izateko, eta horrela Erdalduntze makina eraitsiko dugu” - Bilbo - Uriola.eus
Erdalduntze makina gelditu! lelopean antolatu du manifestazioa GUKAk, Bilboko euskaltzaleen plaza askeak, datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Bilbon euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da plaza Eliptikotik abiatuko den manifestazioa. Maialen Gago GUKAko kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
uriola.eus
November 25, 2025 at 9:23 AM
Martin Duhalderen 'Meditazioneak' (1809) liburua ez da gure literatura klasikoaren obra ezagunena. Pena litzateke, ordea, 'gore' generoari egin zion ekarpena eta egiletzaren ideiari buruz planteatzen duen debatea bazterrean geratzea www.argia.eus/argia-asteka... #GerotikGerora
‘Meditazioneak’: gogoan hartu ta segi aurrera
Euskal idazle klasikoen artean ezagunenetarik ez izan arren, Martin Duhaldek (Uztaritze, Lapurdi, 1733-Baiona, 1804) baditu hainbat alderdi interesgarri, nola bizitzan hala obran. Beraz,…
www.argia.eus
November 25, 2025 at 7:45 AM
Reposted by Gorka Bereziartua
Manolo, batez besteko pesoeko boto-emailea, harrituta dago Espainiako Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiarekin blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
Fiskal nagusiarena, Manolo soziatarena eta abar - Boligrafo gorria
Zarata asko produzitzen du Espainiako politikak eta buru argitasun pixka bat eduki nahi duen jendeak, normala den bezala, deskonektatu egiten du, dena eskandalua bihurtzen denean ezer ez baita hain…
blogak.argia.eus
November 24, 2025 at 7:30 AM
Reposted by Gorka Bereziartua
Espainiako Fiskal Nagusiaren aurkako (sententzia gabeko) epaiaz idatzi du Gorka Bereziartuak aste honetako #EzetzAsteaOndoBukatu
Fiskal nagusiarena, Manolo soziatarena eta abar - Boligrafo gorria
Zarata asko produzitzen du Espainiako politikak eta buru argitasun pixka bat eduki nahi duen jendeak, normala den bezala, deskonektatu egiten du, dena eskandalua bihurtzen denean ezer ez baita hain eskandalagarria azkenerako. Joan den astekoa, ordea, ohiko zarata-geruza konstante horretan akorde […]
blogak.argia.eus
November 24, 2025 at 4:04 PM
Manolo, batez besteko pesoeko boto-emailea, harrituta dago Espainiako Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiarekin blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
Fiskal nagusiarena, Manolo soziatarena eta abar - Boligrafo gorria
Zarata asko produzitzen du Espainiako politikak eta buru argitasun pixka bat eduki nahi duen jendeak, normala den bezala, deskonektatu egiten du, dena eskandalua bihurtzen denean ezer ez baita hain…
blogak.argia.eus
November 24, 2025 at 7:30 AM
Eroskiko ogi-barra luzeak (0,89€) “Pan Paris” du izena. Nahi nuke niretzat ogi horren autoestimua.
November 21, 2025 at 6:53 PM
Lehen deep state espainiarra “¿alguien pensaba que no nos íbamos a atrever?” planean jartzen zenean euskaldunak, katalanak edo 78ko erregimenaren aurkakoak izorratzeko izaten ez, ez Estatuko putofiskal Nagusia.
November 20, 2025 at 1:52 PM
Gurasoentzako Murphyren legea: zenbat eta kutreagoa eta zaratatsuagoa haurrari oparitu dioten jostailua, orduan eta iraunkorragoak jarrita dauzkan pilak
November 20, 2025 at 1:34 PM
Gasteizen txingorra ari badu, esan liteke kazkarabarra dela?
November 20, 2025 at 1:26 PM
Vending makinan zintzilik geratu den produktua bertan abandonatu ala makina astintzen hasi eror dadin, onartuz makina osoa bolkatu daitekeela eta haren azpian miserableki hiltzeko arriskua dagoela? #GaurEgungoDilemak
November 19, 2025 at 9:01 PM
Mendi Duatloien Zirkuitu bat daukagu, baina euskal literaturaren oinarrizko tituluak edizio on eta merkeetan argitaratzeko proiekturik ez.
November 19, 2025 at 4:03 PM
Ezer ulertzen saiatu aurretik definizio bat egiten duen jendea. Jende hori.
November 19, 2025 at 10:29 AM
Gaur egun, Euskal Herri osoa aldetik alde zeharkatu ahalko luke urtxintxa alai batek zebra-eraikin batetik bestera jauzika; hori bai, ezingo luke jakin noiz dagoen etxebizitza bloke batean, noiz ospitale batean eta noiz ikerketa-zentro batean.
November 19, 2025 at 7:29 AM
Ez al zenituzten teknologia disruptiboak nahi?
November 18, 2025 at 6:22 PM
Reposted by Gorka Bereziartua
Adimen Artifizialaren bidez hildakoak berpizteaz eta Franco, Franco, Francoren heriotzaren 50. urteurrenaz blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
Franco deathbot gisa ulertzen - Boligrafo gorria
Nazioarteko epaitegiren batek aginduta hiruzpalau urteko moratoria ezarri beharko litzateke Adimen Artifizialari buruzko prentsako artikuluentzat, baina horrelako neurriren bat iritsi bitartean,…
blogak.argia.eus
November 17, 2025 at 7:15 AM