banner
txifliti.bsky.social
@txifliti.bsky.social
26 followers 21 following 380 posts
Posts Media Videos Starter Packs
Jared Isaacman berriro proposatu du Donald Trumpek NASAren administratzaile izateko.

Azken 2 jaurtiketak:

#Ariane62 suziri baten #VA265 misioa, #Sentinel -1D sateliterekin.

Rocket Lab-en #Electron suziri bat, #QpsSar -14 japoniar satelitearekin.

#Espazioa
#Bandwagon -4 misioan jaurtitako Vast enpresaren eguzki-panelaren hedapen esperimental arrakastatsua.

#Espazioa
Galactic Energy-k #Pallas1 suziri berrerabilgarriaren lehen etapako energia-sistemaren proba bat osatu du.

Malaysia eta Filipinak, #Artemisa akordioetara batu dira.

#Shenzhou20 -k Txinako Espazio Estazioko giltza sinbolikoa eman dio #Shenzhou21 -i.

#Espazioa
Eta zergatik jartzen dezute DYA Gipuzkoako ibilgailu baten irudia?
Azken 2 egunetan egon diren jaurtiketak:

#Falcon9 suziri baten #Bandwagon -4 misioa, #B1091 -3 propultsatzailea erabiliz, 28 sateliterekin.

#LVM3 suziri bat, #GSAT -7R satelitearekin.

#CZ7A Y13 suziria, #Yaogan -46 satelitearekin.

#Espazioa
Txinak baieztatu du, #Mengzhou1 espaziontzia datorren urtean jaurtiko dutela (eskifairik gabe) #CZ10A suziri batean, eta Txinako #Tiangong Espazio Estaziora akoplatuko dela sistemak egiaztatzeko eta zama garraiatzeko.

#Espazioa
#GaurkoEgunez 2000. urtean, #SoyuzTM31 -a Nazioarteko Espazio Estaziora akoplatzen zen eta geroztik, estazioa jendeztatuta egon da modu jarraian.

Roscosmos-ek dio 2026an #Korona ibilgailu jaurtitzailearen hardwarea garatzeko lanari ekingo zaiola.

#Espazioa
Momentu honetan, 13 gizaki #Lurra -ren orbitan daude:

Nazioarteko Espazio Estazioa-n
3 Errusiar, 3 Estatubatuar eta Japoniar 1

Txinako Espazio Estazioa-n ( #Tiangong )
6 Txinatar

#SoyuzMS27 #Shenzhou20 #Crew11 #Shenzhou21 #GizakiakEspazioan #Espazioa #LurOrbita
#SoyuzMS28 misiorako Soyuz-2.1a suziria muntatu da.

#Marte -ra jungo diren #ESCAPADE zunda bikiak, seguru daude New Glenn suziriaren 7 metroko kofian.

#Falcon9 suziri baten #Starlink11 -23 misioa jaurti zen atzo, #B1063 -29 propultsatzailea erabiliz, 28 sateliterekin.

#Espazioa
#Shenzhou20 -ko eskifaiak #Shenzhou21 -eko astronautak agurtzen ditu Txinako Espazio Estazioan.

#Espazioa
Gaur arratsaldean Txinako hamaseigarren espazio-hegaldia eskifauduna ( #Shenzhou21 ) jaurti da, Martxa Luzea #CZ2F/G Y21 suzirian. 3,5 orduko hegaldiaren ondoren, Txinako #Tiangong Espazio Estaziora akoplatuko da.

#Espazioa
Bigarren hegaldirako erabiliko den #NewGlenn suziriak 38 segundoko pizte-proba estatiko arrakastatsua egin du, motorrek 38 segundoetatik 22tan % 100ean lan egiten dute.

#Espazioa
SpaceX-ek lehen aldiz erakusten du nolakoa izango den #Artemisa3 misioko Starship-ean oinarritutako ilargi-modulua.

#Espazioa
#Shenzhou21 misioaren eskifaia iragarri da:

- Zhang hongzhang: Operadorea
- Zhang Lu: Komandantea ( #Shenzhou15 )
- Wu Fei: Operadore zientifikoa

#Espazioa
Japoniako lehen zamaontzi aurreratua, #HTVX1, dagoeneko Nazioarteko Espazio Estazioan dago, #Canadarm2 beso robotikoarekin harrapatu ondoren.

#Falcon9 suziri baten #Starlink10 -37 misioa jaurti da, ( #B1083 -15 ), 29 sateliterekin.

#Espazioa
Sergey Ryzhikov eta Alexey Zubritskiy kosmonautek, Ontziz Kanpoko Jarduera (EVA) bat egiten ari dira Nazioarteko Espazio Estazioko errusiar segmentuan, esperimentuak instalatzeko, garbiketak egin...

#Espazioa
Argi berdezko objektu distiratsu batek, Moskuko zerua zeharkatu zuen bart. Badirudi espazioko zaborra izan zela, eta ez meteoritoa.

#Espazioa
NASAko administratzaileak, #HTVX1 japoniar zamaontziaren jaurtitzearen meritua Trump-i egotzi dio. EZ DAUKA INOLAKO ZENTZURIK!!!

Arratsaldean #Falcon9 suziri baten #Starlink10 -21 misioa jaurti da, #B1077 -24 propultsatzailea erabiliz, 28 sateliterekin.

#Espazioa
Azken 3 jaurtiketak:

#Falcon9 suziri baten #Starlink11 -12 misioa, ( #B1081-19 ), 28 sateliterekin.

#H3 F7 suziria, #HTVX1 zamaontziarekin, Nazioarteko Espazio Estazioaruntz.

#CZ3B suziri bat, #Gaofen14 -02 satelitearekin.

#Espazioa
#SLS suziria erabat integratuta dago Ibilgailuak Mihiztatzeko Eraikinean (VAB).

#Shenzhou21 espaziontzia duen #CZ2F/G Y21 suziria, jaurtiketa plataforman dago.

Azaroan #VegaC #VV28 suzirian jaurtiko den Hego koreako #Kompsat7 satelitea, konodoan sartu da.

#Espazioa
Azken 3 egunetako jaurtiketak:

#Falcon9 suziri baten #Starlink11 -5 misioa, ( #B1075-21 ), 28 sateliterekin.
#CZ5 Y9 suziria, #TJS -20 satelite militarrarekin.
#Falcon9 suziri bat ( #B1076-22 ), #SpainSat NG-II Espainiako komunikazio satelitearekin.

#Espazioa
Hungaria, #Artemisa akordioetara batu da.

#VA265 misioan, #Ariane6 batean jaurtiko den #Sentinel -1D satelitea, prest dago karenatzeko. Azaroaren 4an aireratuko da.

#Espazioa
Bigarren #NewGlenn suziriaren lehen eta bigarren etapak muntatuta daude.

Landspace-ko #Zhuque3 jaurtitzailea erabat muntatuta dago. Prestaketa gelara itzuliko da. Landspace-k lehen etapa berreskuratzen saiatuko da lehen hegalditik.

#Espazioa
Martxa Luzea 2D ( #CZ2D ) suziri baten lehen etapa, urriaren 13an #Shiyan -31 misioa abiarazi zuena, jendea bizi zen gune batetik gertu erori zen eta eztanda egin zuen kolpearen ondoren. Eskualdeko biztanleak ebakuatu egin zituzten, jaurtiketa baino lehen.

#Espazioa