Amets Arzallus bertsolari hendaiarrak hogeita bost urte daramatza bertsolariutzaren suaren bueltan dantzan. Larunbateko programan hitzez eta irudiz gogoratuko ditugu hainbat momentu, ez galdu!
Larunbatekoa izango da denboraldiko azken programa. Amets Arzallusen hogeita bost urteko bertso ibilbidearen errepasoa egingo dugu. Amets bera elkarrizketatuko dugu eta bere ibilbideko bertsoaldiak gogoratuko ditugu. Ez galdu!
Biharko programa bukatzeko Josune Aramendiren bertso sorta izango dugu. "Hitzari" izeneko bertsoak abestuko ditu. Beti bezela, Manex Pagola musikariak lagundurik, ez galdu!
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Gaztetxeak Bertsotan ekimena ezagutuko dugu. Horretarako, Aroa Arrizuebieta eta Ander Sarriugarte antolatzaileak elkarrizketatuko ditugu, ez galdu!
Aste honetako Hitzetik Hortzeran bertsolaritza erdalguneetan izango dugu hizketagai. Arabako esperientziatik abiatuta Oihane Pereak eta Uxue Diaz De Ceriok egin duten ikerketa izango dugu abiauntu. Ez galdu!
2022an hasi zuten "Hitz Esana" emanaldiaren birari maiatzaren 31ean emango diote amaiera Mejillon Tigre kolektiboko kideek. Oholtzaz oholtza ibili ostean bihar Hitzetik Hortzeran izango ditugu, ez galdu!
Adimen artifiziala ez da etorkizuneko kontua, baina horren aurrean beldurtu edo erabiltzen ikasi beharko genuke?. 🤔 Aitzol Astigarraga eta Jon Abril Elhuyarreko kideak adimen artifizialaz eta honek bertsolaritzan eman ditzazken aukerei buruz arituko zaizkigu biharko programan.
Aste honetako programan, adimen artifizialak bertsolaritzan eman ditzazken aukeren inguruan hitz egingo dugu. Horretarako elkarrizketatuko ditugu, Aitzol Astigarraga eta Jon Abril Elhuyarreko kideak. Ez galdu!
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Euskal musikagintzaren plazari begira jarriko gara. Horretarako, Beñat Goitia musikari eta bertsozalea elkarrizketatuko dugu.
Maite Deliart historialariarekin elkartuko gara Mari Luixa Erdozioren inguruan hitz egiteko bere izena duen Azkaingo parkean. Ez galdu biharko programa!
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Mari Luixa Erdozio nor izan zen jakingo dugu, Ipar Euskal Herriko lehen emakume bertsolaria. Horretarako Maite Deliart historialaria elkarrizketatuko dugu.