Manex Lete
banner
manexlete.bsky.social
Manex Lete
@manexlete.bsky.social
180 followers 660 following 2.8K posts
π˜“π˜’π˜―π˜¦π˜’π˜― 𝘒𝘭π˜₯𝘒𝘬𝘦𝘡𝘒 𝘱𝘳𝘰𝘻𝘦𝘴𝘢𝘦𝘡𝘒𝘯 𝘣𝘦𝘡π˜ͺ. 𝘌𝘡π˜ͺ𝘬𝘒 𝘦𝘡𝘒 𝘫𝘒𝘴𝘒𝘯𝘨𝘒𝘳𝘳π˜ͺ𝘡𝘒𝘴𝘢𝘯𝘒. π˜’π˜ͺ𝘳𝘰𝘭𝘒𝘳π˜ͺ𝘒 𝘣𝘦𝘡π˜ͺπ˜₯𝘒𝘯π˜ͺ𝘬. (@manexlete.mastodon.eus) (@manexlete.mastodon.social)
Posts Media Videos Starter Packs
Irakurtzen nauten irakasle eta irakasle ez direnak: benetan da kezkatzekoa gure ume eta nerabe askok lan ohituretan eta idazten duten gabezia eta batez ere adierazten duten arbuioa.
Premiazkoa da saiatzeari eta eskuzko lanari leku gehiago ematea.
Denok eskutik egin behar dugu.
Pilar Kaltzadak gordin azaltzen du egoera: "... gazte-belaunaldi horrek sistemari eusten dion bitartean ezin du bere burua mantendu."

Sistema eusten dutenen eta haren onuradunen artean dagoen arrakala da gizarte honek duen arriskurik haundiena.
www.enpresabidea.eus/iritzia/azke...
Azken hizkia?
EnpresaBIDEA - Ekonomia egunkari liderra katalanera
www.enpresabidea.eus
Da eguneroko arazo eta
gaitzetatik sendatzea,
pago artean murgildu eta
arnasa sakon hartzea.
Gutxienez deigarria bada Donostiako alkateari Abiadura Handiko Trena iritsiko ote den ere entzutea.
Adierazpen horren oinarrian dagoena guztiontzat oso kezkararria izateaz gain, ez dakit EAJri mesede haundirik egiten ote dion.
Donostiako Zinemaldiaren bueltan bildu ohi den kultur eta intelektual itxurakeria aipatu daiteke? Ala oraindik ez? #galdetubeharnuen

Banoa aterkia zabalduta.
Ikusi dudanaren arabera, oraindik gidari asko dago araudia ezagutzen ez duena.
Txirrindulariak aurreratzerakoan hartu beharreko gutxieneko 1,5 metrotako distantzia hartu ahal izateko, errepideko etenik gabeko marra zeharkatu liteke, beti ere inor arriskuan jarri gabe.
Berriz ere martxan da @jaizkibel1997-en #AlardeParekidea. #jaizkibel
1997an abiatu zen eta mantsoago edo azkarrago mugituko da baina ez da geldituko, iritsiko da beste modu batera ikusiko den eguna.
Badator. Egunak argitzeko ilundu ere egin behar du.
Larria Bilbok nazioartean duen imajinaren kaltea.
Larria Euskadiko erakundeen sinesgarritasunak jasan duen kolpea.

Dena larria denean benetan lotsagarria, jasanezina eta ezin larriagoabdenaren ikuspegia galtzeko arriskua izaten da: gizateriaren sarraskia eta genozidioa.
Larriak lirateke oso IsraelTech taldeak lasterketa uztearen ondorioak.
Larria oso UCIk taldea lasterketatik kanporatuko balu sortuko lukeen aurrekaria.
Larria guztiz protestak suposatu zuen elkarbizitzaren aurkako erasoa.
Larria txirrindulariek protestekin izan zuten arriskua.
Larriak lirateke oso IsraelTech taldeak lasterketa uztearen ondorioak.
Larria oso UCIk taldea lasterketatik kanporatuko balu sortuko lukeen aurrekaria.
Larria guztiz protestak suposatu zuen elkarbizitzaren aurkako erasoa.
Larria txirrindulariek protestekin izan zuten arriskua.
Ni aurten ere @jaizkibelekin.
Otra interpretaciΓ³n puede ser: "Esa lucha que afecta a la polΓ­tica, y por ende al deporte, incomoda mis intereses particulares y los de los mΓ­os, por lo que no hay buen momento ni buen lugar para decir basta. Por mucho cadΓ‘ver que haya en el camino."
Genozidio eta pertsonen sarraski bihozgabe honen aurrean hemengo eta hango ordezkari politikoek Bingen Zupiriari gaurko adierazpenetan ikusi diodan haserre aurpegi bera azaldu balute, agian beste modu batera geundeke gaur egun. Kito.
Reposted by Manex Lete
Genozidioaren apologia inolako trabarik gabe egiten ari dira errusia kirol eta kultur ekitaldi guztietatik kanporatu duten bitartean.

Barre egiten digute, eta biartean hilotzak etengabe pilatzen.

Ezin dugu isilik egon.

Agian bide hobeak daude hori salatzeko.
Ez dakit, benetan.
Baina ezin dugu.
pilatzen.je
Reposted by Manex Lete
Amorru handiagoa ematen dit, berriz, gorroto ditudan gauza batzuk -hala nola gerra, bazterkeria, genizidioak- maite dituztenak izateak hain zuzen ere munduan botere eta erabakimen handiena dutenak. Eta kostatzen ari zait horretara jartzea.
Bilbokoa ez omen da Gazako genozidioa salatzeko modua.

Herritarren kirola pikutara joango omen da horrelako ekintzekin. Hori ere irakurri dut.

Eta zein da modu egokia?

Ezer egin ez delako gaude gauden moduan. Herritarren kirola bada, zentzu gehiago dauka herriaren ekintzak.
Juan Ayusok ez zuen ulertu Igor Arrietak esan zuena, baina guk, ulertu, ondo ulertzen dugu berak pentsatzen eta egiten duena.

Gertatzen dena da, hainbeste hitz egin aurretik egitea ere komeni dela. Eta jaso nahi baduzu ereiteko prest egon behar dela ere bai.
Hustutako kartoizko kaxa edukiontziraino eramaten duzu. Eta esku-eskura aurrean duzun zulotik sartu ordez lurrean uzten duzu.

Edozein egun eta ordutan errefuxarekin edo plastikoarekin ere horrela izan daiteke.

Zer zara? Zer merezi duzu? Ederra zaude zu inori ardura eskatzeko.
Julia SacristΓ‘n-ekin ados.
Hasi gara ondorioak ikusten, eta neurriak hartu ezean hemendik urte batzutara askoz ugariagoak, nabariagoak eta larriagoak izango dira.
Lehen ere leku eder batzuk ikusia naiz, baina gaur goizekoa ederra ezezik ipuinetakoa ere bazen. 🀩🀩

Natura bizi-bizirik. Lasaitasuna. Aire garbia eta isiltasuna nagusi, errekak dakarren urak eta txorien kantuak hautsia.

#Bizitza.
Ahaztu, ahazten dugu, eta aurrerantzean ere ahaztuko dugu.

Baina saiatuta ere inoiz ez dugu lotsa gainetik kenduko.

πŸ’” 😒

#Palestina #Gaza
Eta etxeetan/familietan ere bai, zer esanik ez, gailu teknologikoak haur eta nerabeen eskura utziaz, ohitura, eduki eta denbora kontrolik gabe.
Argudioak nagusi izan daitezen, Hau ere
irakurri beharra
@manexlete.bsky.social
…

(euskaraz elkarlanean paratuko?)
✍️➑️ docs.google.com/document/d/1...

eldiariodelaeducacion.com/2025/07/28/s...