@asier-eurasiatik.bsky.social
29 followers 44 following 91 posts
Posts Media Videos Starter Packs
asier-eurasiatik.bsky.social
Gaur amaitu berri dut azken hilabeteotako lan handi bat, eta beste fase batean sartzen naiz. Ikusteke dago nola bideratuko den...
asier-eurasiatik.bsky.social
Eskozian ere holako bigarren pertsonako plural analogikoak ere sortu ziren, afitxa honek erakusten duenez:
asier-eurasiatik.bsky.social
Erreportaje honetan ikus nazakezue gaskoieraz hitz egiten antzinako akitanierari buruz (iazko elkarrizketa da hau, Gasteizko Arkeologia Museoan):

www.youtube.com/watch?t=251&...
Er' Aquitània Antica - Societat
YouTube video by ÒCtele
www.youtube.com
asier-eurasiatik.bsky.social
"vasco" eta "euskal", oro har, ez dira esanahikideak izan azken ehun urteetan, gutxienez.
asier-eurasiatik.bsky.social
"otana" Eibar, Oñati eta Bergaran jasotako hitza, eta oro har, Gipuzkoa mendebaldeko hitza, dirudienez. Legutioko elkarrizketetan ere agertu zen (Carrera eta Garcia 2005). Ogi mota bat denez, hitzaren lehenengo osagaia ogi- > ot- izan behar da, bigarrena ez dakit zer izan daitekeen.
asier-eurasiatik.bsky.social
"Euskal" jatorriko abizena eukitzeak ez zaitu euskaldun egiten, ezta euskal herritar ere, baina EiTBek istorio berberarekin jarraitzen du, "diaspora" gora ta behera.
Reposted
kikeamonarriz.bsky.social
“Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036. Proiekzio demolinguistikoa.”
SIADECOk uema.eus -entzat eginiko ikerketa.
👉🏼 labur.eus/uqogdhzx:
- Ondorio nagusiak.
- Txosten osoa eta laburtua.
Proiekzio kezkagarriak; eta ekimen soziopolitikoa akuilatzeko arrazoi ugari.
asier-eurasiatik.bsky.social
⚠️Garrantzizkoa:
Hamar urteren buruan zaharragoak izango dira euskal hiztunak eta inguru erdaldunagoa izango dute gehienek:oro har euskararen ezagutza maila apalagoa izango dute, etxean nagusiki gero eta gutxiagok erabiliko dute[...]arnasguneak ere desagertu egingo dira
www.berria.eus/euskal-herri...
2036: inguruan «nagusiki» erdara, eta ia arnasgunerik ez
'Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa' ikerlana plazaratu du Siadecok, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen enkarguz.
www.berria.eus
Reposted
kikeamonarriz.bsky.social
“10 things to know about Basque Culture”
👉🏼 [PDF] labur.eus/tx8keyvo
asier-eurasiatik.bsky.social
... gotzon, gudaroste, hauteskunde, hizki, idatzi, ikastola, ikur, izadi, jaurlaritza, ludi, orlegi, salneurri, sendi, zenbaki.
asier-eurasiatik.bsky.social
Euskal lexikoari buruzko aurkezpen bat prestatzen nabil, ta beti harritzen nau ikusteak zenbat hitz zor dizkiogun Sabino Aranaren irudimen biziari:

aberri, abertzale, abizen, abestu, adimen, aditz, aintza, alderdi, aldundi, antzoki, batzoki, egutegi, ekarpen, ereserki, ertzain, espetxe, gaztedi...
asier-eurasiatik.bsky.social
Orain dela urte batzuk egin nuen meme friki hau topatu berri dut berriro:
asier-eurasiatik.bsky.social
+Burunda
asier-eurasiatik.bsky.social
Araban Alda, Amarita, Anda, Anuzita, Ibita, Marinda
Bizkaian Altzusta, Arlasta, Arta, Artanda, Esparta, Gallanda, Garaita, Gardata, Jata, Lekanda, Mendata, Unda
Gipuzkoan Erdoizta, Gorosta, Illurgita, Intxorta
Nafarroan Aizita, Arbalda, Asarta, Azkota, Garbalda, Garralda, Irurita, Muskilda, Uzkita 🔽
asier-eurasiatik.bsky.social
Azkenik, erromatar garaian Ilerda (Lleida) eta Osikerda bezalakoak dauzkagu, eta beharbada Irulegiko Eskuan agertzen den OTiRta(n)
asier-eurasiatik.bsky.social
Pirinioetako toponimian ere (EH-tik kanpo) Erta (Ribagorzan), Gerde (Ierda zaharra, Bigorran), Lourdes eta Lourde (Lorda zaharrak, Bigorran eta Commingesen hurrenez hurren), Surta (Sobrarben) eta Orda (Commingesen), gutxienez horiek badaude.
🔽
asier-eurasiatik.bsky.social
Seguru nago jatorriz -ta bakuna zeukaten toponimo batzuek -heta berriagoa ere adoptatu zutela bilakabide historikoan.

Dokumentatuta dauzkagu Orzire zorita > Ortzanzurieta Nafarroan eta Anuz(k)ita > Anuntzeta arabarra.
🔽
asier-eurasiatik.bsky.social
Halere, EH osoan ere -heta zaharrak zirenak ere badira, eta aldaketa fonetikoengatik -(i)ta bihurtu direnak:
Eskota (Axkoeta), Onraita (Erroheta), Elusta (Elutseta), Gallarta (Gallarreta), Goita (Goitana), Haxkota (Harizkoeta), Sohüta (Sorhoeta)

Arabako Akosta/Okoizta badirudi Ozkoitia izan zela
🔽
asier-eurasiatik.bsky.social
Lapurdin Artha, Behereta (?), Harausta, Larreista, Sarrikota, Sorta

Nafarroa Beherean Elhorta, Garralda, Hirurelhorta, Hozta, Izozta, Larrasta, Sarrikota, Zohota

Zuberoan Alhasta, Ihizkota, Mendikota
🔽
asier-eurasiatik.bsky.social
Araban Alda, Amarita, Anda, Anuzita, Ibita, Marinda
Bizkaian Altzusta, Arlasta, Arta, Artanda, Esparta, Gallanda, Garaita, Gardata, Jata, Lekanda, Mendata, Unda
Gipuzkoan Erdoizta, Gorosta, Illurgita, Intxorta
Nafarroan Aizita, Arbalda, Asarta, Azkota, Garbalda, Garralda, Irurita, Muskilda, Uzkita 🔽
asier-eurasiatik.bsky.social
Euskal atzizki toponimiko zahar bat gainetik pasa zaie ikerlari askori: -ta/-da. Erdi Aroko -heta toponimo elkartuan dagoen morfema berbera da, baina esan daiteke -ta bakarra zaharragoa dela eta EH-n han eta hemen agertzen dela, batzuetan -eta berriagoan berranalizatu bada ere (Ortzanzurieta adbz) 🔽
asier-eurasiatik.bsky.social
Ziurtasunez -ko atzizkiaren jatorrizko erabileren artekoa da hizkera batzuetan gorde zen hori, geroago atzizki konplexuagoek ordezkatua, dela -rako, dela -kotz ("lurra kreatu tutzun gizonaren zerbitzukotz", Xurio 1720), dela -kotzat ("haren podoreak zeure zerbitzukotzat", Etxeberri Ziburukoa 1627).