Posts
Media
Videos
Starter Packs
BERRIA
@berria.eus
· 5h
Palestinaren aldeko konpromisoan «salto kualitatiboa» egiteko, hausnarketa kolektibo bat abiatuko du Gernika-Palestinak azaroan
Urriaren 17rako deitutako Burrunbak hilaren 15ean egingo dituzte, lanuzte orokorra probestuta. Euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partidaren egunerako ere kalejira bat antolatu dute...
www.berria.eus
BERRIA
@berria.eus
· 7h
Mugikortasuna herritarren eskubide bihurtzeko legea onartu du Espainiako Kongresuak
Mugikortasuna herritarren eskubide bihurtzeko legea onartu du Espainiako Kongresuak. Podemosek kontra bozkatzeko mehatxu egin arren, azkenean abstenitu da eta legeak aurrera egin du. Hegaldi motzak murrizteko ikerketak egingo dituzte, baina neurri zehatzik gabe.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 7h
Nafarroako Hezkuntza kontseilaria kanporatzeko kanpaina abiatu dute LABek eta Ikamak
Nafarroako Hezkuntza kontseilaria kanporatzeko kanpaina abiatu dute LABek eta Ikamak. Gimenok sei urte daramatza Hezkuntza Departamentuko arduradun nagusi eta «jarrera autoritario eta antidemokratikoari» eusten diola salatu dute.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 9h
Ternuako kideek enpresa berri bat sortu dute Etxalarko lantegiari eusteko
Ternuako kideek enpresa berri bat sortu dute Etxalarko lantegiari eusteko. Taldeko arduradun batzuek erregistratu dute, planta erosi eta produkzioarekin segitzeko. Gauza bera egin dute beste kide batzuek Loreak Mendian markarekin.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 9h
Palestinaren aldeko lau ekintzailek uko egin diote Foruzaingoaren zitazioetara joateari
Palestinaren aldeko lau ekintzailek uko egin diote Foruzaingoaren zitazioetara joateari. Espainiako Vueltak Nafarroa zeharkatu zuenean, Israel Premier Tech txirrindulari taldeari boikota egiteko antolatutako protesta batean parte hartu zuten.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 9h
Trumpek EBren ingurumen arauak eta enpresen gainekoak urardotu nahi ditu
Trumpek EBren ingurumen arauak eta enpresen gainekoak urardotu nahi ditu. Washingtonek bere eskaerak gogortu ditu, uztaileko merkataritza itunean lotu gabeko gai batzuk adosteko elkarrizketen hasieran. Bruselak dio ez dagokiela beste herrialde batzuei EBren barruko araudiak erabakitzea.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 10h
Bizkaibuseko gidariak, segurtasun eske
Bizkaibuseko gidariak, segurtasun eske. Bizkaiko Garraio diputatuak zalantzan jarri du gaueko zerbitzu bereziek jarraitzea, langileak arriskuan ipini dituzten gertakari batzuk egoten direlako. Langileek salatu dute segurtasun neurriak adostuta dauzkatela baina ez direla martxan jarri.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 10h
EH Bilduk EAJri eta PSEri proposatu die aurten ere Jaurlaritzaren eta aldundien aurrekontuak batera negoziatzea
EH Bilduk EAJri eta PSEri proposatu die aurten ere Jaurlaritzaren eta aldundien aurrekontuak batera negoziatzea. Iaz ere proposamen bera helarazi zien, baina jeltzaleek eta sozialistek baztertu egin zuten. Otegik iritzi dio aurten «gauzak beste modu batera egiteko aukera» egon daitekeela.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 10h
Madrilek berretsi du euskara ez dela meritua izango mediku egoiliar aritzeko azterketetan
Madrilek berretsi du euskara ez dela meritua izango mediku egoiliar aritzeko azterketetan. Espainiako Gobernuko Osasun ministroaren esanetan, «ekitatea» hautsiko luke BAME azterketan euskara jakitea aintzat hartzeak.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 11h
Zaintza sektorea publifikatzea eskatu die ELAk euskal instituzioei eta alderdi politikoei
Zaintza sektorea publifikatzea eskatu die ELAk euskal instituzioei eta alderdi politikoei. 500 bat langilek parte hartu dute sindikatuak gaur Gasteizen antolatu duen mobilizazioan. Dei zuzena egin die Nafarroako eta EAEko gobernuei, foru aldundiei eta udalei: azpikontratazioak bazter ditzaten eta publifikatzearen aldeko apustua egin dezaten.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 11h
Geroa Baik iragarri du gobernuak D ereduko lerro bat zabalduko duela Faltzesen datorren ikasturtean
Geroa Baik iragarri du gobernuak D ereduko lerro bat zabalduko duela Faltzesen datorren ikasturtean. Faltzesko ikastetxe publikoan euskarazko eredua jartzeko konpromisoa hitzartu dute koalizioak eta Nafarroako Gobernuak, aurrekontuei buruzko negoziazioen barruan.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 11h
Desokupazio enpresa batek eraso egin dio Aiaraldea Komunikabideko kazetari bati
Desokupazio enpresa batek eraso egin dio Aiaraldea Komunikabideko kazetari bati. Aiaraldea Komunikabideak jakinarazi duenez, euren kazetari bat erasotua izan da gaur goizean Luiaondon, desokupazio enpresa bat etxe bat «legez kanpo» hustu nahian ari zen unean.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 11h
Igandean izango da Euskal Herriko erdigunerako ibilaldia
Igandean izango da Euskal Herriko erdigunerako ibilaldia. Euskal Herriko Mendi Biltzarrak eta Sakana aldeko elkarteek antolatuta, bi irteera izango dira: bata Senosiaindik eta bestea Irañetako bordatik. 11:30ean izango da ekitaldi nagusia, eta, ondoren, bazkaria eta bertsolariak izango dira Irañetako bordan.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 11h
Euskaltasuna birpentsatzeko dantzak eta kantuak
Euskaltasuna birpentsatzeko dantzak eta kantuak. Etorkizuneko Euskal Herriaz gogoeta sustatzen du Kukai dantza taldeak eta Eusko Ikaskuntzak sortutako ‘EzBerdin Berdinak’ proiektuak. Hainbat diziplinatako hamaika sortzaile biltzen ditu proiektuak, eta zazpi emanaldiko bira egingo dute.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 11h
Palestinaren aldeko konpromisoan «salto kualitatiboa» emateko, hausnarketa kolektibo bat abiatuko du Gernika-Palestinak azaroan
Palestinaren aldeko konpromisoan «salto kualitatiboa» emateko, hausnarketa kolektibo bat abiatuko du Gernika-Palestinak azaroan. Urriaren 17rako deitutako burrunbadak hilaren 15ean egingo dituzte, lanuzte orokorra probestuta. Euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partidaren egunerako ere kalejira bat antolatu dute, «bi herrion arteko samurtasuna» irudikatzeko.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 12h
Hizkiak, sakoneko uretan bidaide
Hizkiak, sakoneko uretan bidaide. Idazketaz eta irakurketaz mintzo diren bi liburu plazaratu ditu 1545 argitaletxeak: Yolanda Arrietaren 'Memoria berriak' entsegu grafikoa eta Pello Añorgak idatzi eta Aitziber Alonsok ilustratutako 'Liburua' albuma.
dlvr.it
BERRIA
@berria.eus
· 12h
Ezusterik ezean, Espainiako Kongresuak Israelgo armen enbargoa onartuko du
Ezusterik ezean, Espainiako Kongresuak Israelgo armen enbargoa onartuko du. Arratsalde honetan bozkatuko dute dekretua. Podemosek iragarri du baiezko botoa emango diola, neurri «faltsua» den arren.
dlvr.it