Mikel Jedi Txikia
banner
jeditxikia.bsky.social
Mikel Jedi Txikia
@jeditxikia.bsky.social
Basque Rebellion against the Spanish Empire
Umore ona, zirrara, abenturak barra-barra!
Erizaina, Osakidetza publiko, profesional ta euskaldun baten alde
Reposted by Mikel Jedi Txikia
«Karga guztia ezin dugu utzi etorri berrien gain».

«Arantzan euskaraz bizi gara». Oraindik esan daitekeen esaldia da hori Euskara zinegotzi Leire Mitxelena Gamiorentzat. Baina ikusten dute hizkuntza nagusitasuna ahultzen ari dela ere. Umeen ondoan adi egoten da sarri. «Eskolatik kanpo, erdara…
«Karga guztia ezin dugu utzi etorri berrien gain»
«Karga guztia ezin dugu utzi etorri berrien gain». «Arantzan euskaraz bizi gara». Oraindik esan daitekeen esaldia da hori Euskara zinegotzi Leire Mitxelena Gamiorentzat. Baina ikusten dute hizkuntza nagusitasuna ahultzen ari dela ere. Umeen ondoan adi egoten da sarri. «Eskolatik kanpo, erdara aditzen da; parkean ere bai». 1989an sortua da bera, eta Arantzan bertan hazia. Aldea ikusten du. Bizilagun berriei zuzentzeko eran ikusten du diferentzietako bat. «Lehen, kanpoko umeren batzuk etortzen baziren, guk euskaraz egiten genien, eta euskaraz bizi ziren. Gaur euskaraz ikasten dute eskolan, baina hemengo haurrek erdaraz egiten diete». Umeek inguruan duten erdara ere zabaldu egin da, ez sinesteko eran. «Nik txikitan ETB1 irentsi nuen. Dena euskaraz, ez genuen bertzerik, ez Internet eta ez deus ere». 
dlvr.it
October 12, 2025 at 2:41 PM
Reposted by Mikel Jedi Txikia
Madrilek berretsi du euskara ez dela meritua izango mediku egoiliar aritzeko azterketetan. Espainiako Gobernuko Osasun ministroaren esanetan, «ekitatea» hautsiko luke BAME azterketan euskara jakitea aintzat hartzeak.
Madrilek berretsi du euskara ez dela meritua izango mediku egoiliar aritzeko azterketetan
Madrilek berretsi du euskara ez dela meritua izango mediku egoiliar aritzeko azterketetan. Espainiako Gobernuko Osasun ministroaren esanetan, «ekitatea» hautsiko luke BAME azterketan euskara jakitea aintzat hartzeak.
dlvr.it
October 8, 2025 at 3:27 PM
Reposted by Mikel Jedi Txikia
Mundua eskuinera biratzen ari da eta, horrekin batera, gureganatu ditugun eskubide eta askatasunak arriskuan daude.

Gure herria aske eta berdinen herria da, askatasunaren herria da. Atzo, gaur, bihar eta beti: herriak, desirak eta gorputzak askatzera lotuak.
June 28, 2025 at 6:38 AM
Euskaldunon "letra eskarlata" propioa
April 24, 2025 at 1:42 PM
Terriblea errepublikaren kontuegaz espainolismoak dekon zuriketa.
April 14, 2025 at 10:44 AM
Reposted by Mikel Jedi Txikia
🏮 EITBko zuzendaritzak eitb.eus eta EITBren Sozial Mediako zuzendari izateko lan-eskaintzaren oinarriak manipulatu ditu, hautaketa prozesuan egindako urraketa ezkutatzeko asmoz

🔗 labur.eus/fKALA
February 5, 2025 at 8:24 AM
Reposted by Mikel Jedi Txikia
💥Mende erdiko ibilbidea ospatu eta gero, langile guztien etxea izateko lanean jarraitzen dugu. Moldeak berritu, kutxa itxiak ireki, ertzak malgutu eta gure proiektua borobiltzen jarraitzen dugu.

LAB, euskal sindikalismo eraldatzailea!

www.youtube.com/watch?v=Jtcv...
LAB, Euskal Sindikalismo Eraldatzailea
YouTube video by LAB SINDIKATUA
www.youtube.com
January 13, 2025 at 5:44 PM
Reposted by Mikel Jedi Txikia
78ko erregimena herrien kaiola da. Herrien erabakitzeko eskubidea ukatzen du Espainiak, erregimenean eta konstituzioan aterpetuta.

❌Euskal Herriak ez zuen babestu 78ko konstituzioa, eta gaur ere, ezetz esaten diogu.

Ez gara espainolak.
Gurea Euskal Errepublika!
December 6, 2024 at 11:35 AM
Reposted by Mikel Jedi Txikia
Euskaldunok ekosistema egoki bat behar dugu bizitzeko, eta hori eraikitzeko burujabetza behar dugu, hizkuntza politika ausartak behar ditugu. Estatu tresnak behar ditugu.
December 3, 2024 at 11:11 AM