STEILAS sindikatua
banner
steilas.bsky.social
STEILAS sindikatua
@steilas.bsky.social
Hezkuntzako sindikatua
111 pertsona desalojatu zituzten atzo Martutenen Donostiako udalaren baimenarekin. Arrazakeriaren kontra, etxebizitza eskubidea denontzat! Kaleratzerik ez!
December 5, 2025 at 8:48 AM
Iruñean da Mikel Zabalzaren heriotzaren 40.urteurrenaren harira antolatutako erakusketa ibiltaria. Bertan izan gara egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea aldarrikatzen. Ekitaldi nagusia abenduaren 14ean, Donostian.

🧶 ...etenik ez duen haria...
December 4, 2025 at 11:59 AM
📆  Abenduaren 3a Euskararen Eguna dugu. STEILAS sindikatuan euskara dugu hezur eta haragi egunerokoan; gaur eta urteko 365 egunetan. Euskaratik eta euskaraz! 💚

Abenduaren 6an, danok Durangora!
December 3, 2025 at 7:45 AM
Bat egiten dugu GUKAk abenduaren 3rako deitutako manifestazioarekin.

Euskaldunak gara eta euskaraz bizitzeko eskubidea dugu. Ezinbestekoa da hezkuntza sistema osoa euskaldunduko duen politikak ezartzea, ikasle eta langileen hizkuntza eskubideak bermatu daitezen.

Erdalduntze makina gelditu dezagun!
December 2, 2025 at 10:23 AM
🗣️Unibertsitate publikoak beharrezkoa duen finantzaketa bermatzea exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari.
🗓️Bihar, abenduak 2, Donostian, 3an Gasteizen eta 4an Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, Bilbon, egingo ditugu lanuzteak 11:00etatik 12:00etara, eta, kontzentrazioak 11:15ean izango dira.
December 1, 2025 at 5:21 PM
LEHEN EGUNA

💸💥Gaur egin dugu EHUrako baliabide gehiago eskatzeko STEILAS, LAB, ELA eta CGT/LKN sindikatuok antolatutako dinamikaren lehen lanuzte eta elkarretaratzea Leioako campusean.
December 1, 2025 at 5:21 PM
Gaur, abenduak 1, GIB/Hiesaren aurkako nazioarteko egunean, STEILAS sindikatutik pandemia honi aurre egiteko baliabideak jendarte osoarengana eta herrialde guztietara heldu arte borrokan jarraituko dugula adierazi nahi dugu.
December 1, 2025 at 2:49 PM
🇵🇸 Iruñeko kaleak bete ditugu Palestinaren alde. Israel desegin eta genozidioa, apartheida eta okupazioa sostengatzen dituzten konplizitateekin eten dezaten eskatu dugu.

#IsraelekinHarremanakHautsi
#BoicotIsrael
November 30, 2025 at 12:26 PM
Bilboko kaleak bete dituzte Segregazioaren kontrako oihuek.

▪️ Hezkuntza sistema duala salatu dugu, baita Hezkuntza Sailaren segregazioaren kontrako neurri hutsalak ere.

▪️ Ikas postuak esleitzeko prozesuan sare publikoa lehenesteko eskatu dugu eta kontzertazioari mugak jartzeko.
November 30, 2025 at 10:38 AM
Gaur ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok Nafarroarako Langilearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapenak eta sinadurak Parlamentura eraman ditugu.
November 28, 2025 at 12:42 PM
Euskal Herriko 60 eragile eta norbanako baino gehiagok eman diogu atxikimendua Ikama Euskal Herriko ikasle antolakundearen greba deialdiari.

Hezkuntza euskaldun baten alde, abenduaren 11n, ikasleak kalera!!! Gure hezkuntza, euskalduna!
November 27, 2025 at 8:22 PM
ZAZPIGARREN BLOKEA 7️⃣

Argazkiko diagraman txertatutako segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak atalez atal azaltzen aritu gara azken astean.

Azkenean, erdiguneko atalera heldu gara: hezkuntza-sare publiko bakarra. Azalduta duzue nolako ezaugarriak izan behar dituen.
November 27, 2025 at 11:54 AM
SEIGARREN BLOKEA 6️⃣

Segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak atalez atal azaltzen jarraitzen dugu.

🔸 Gaurko blokean: planifikazioan gaineskaintzarik ez, eta itundutako ikastetxeen publifikazio progresiboa.
November 26, 2025 at 11:34 AM
STEILASetik Gernikako BHIn gertatutako eraso homofoboa salatu nahi dugu eta erasotuari gure babesa helarazi. Lanean jarraituko dugu eskolak gune seguruak eta espazio askeak izateko beharrezkoak diren lan baldintzak eta baliabideak lortu arte.
November 26, 2025 at 7:51 AM
BOSGARREN BLOKEA 5️⃣

Segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak atalez atal azaltzen jarraitzen dugu.

🔸 Gaurko blokean: D murgiltze eredua orokortu eta ikaspostu publikoak lehenetsi.
November 24, 2025 at 12:10 PM
Abenduaren 6an, gu ere Duragon izango gara, euskararen errepublika eraikitzeko beharra aldarrikatzeko manifestazio nazionalean.

Euskaraz bizitzeko, EUSKARAREN ERREPUBLIKA!!!
November 24, 2025 at 10:22 AM
Gandian izan gara, Intersindical Valentzianaren VII. Kongresuan, “Intersindical Valenciana. La Força del Poble” lelopean.
Amistat i lluita!!! Fins a la victòria sempre!!
November 23, 2025 at 7:45 PM
Gaur Herri antifaxistak plataformak deitutako manifestazioan izan gara. Sekta ultrakatoliko faxistak gure herrietatik kanpo izan arte borrokan segituko dugu. Anderaz herriarentzat✊🏼

Ni en Anderaz ni en ningún lado. FAXISTAK KANPORA!
November 23, 2025 at 7:10 AM
LAUGARREN BLOKEA 4️⃣

Dakizuenez, segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak bildu ditugu argazkiko diagraman, eta atalez atal azaltzen ari gara.

🔸 Gaurko blokean: BPGren %6a hezkuntza publikora, eta 0-3 hezkuntza publikoaren mapan.
November 21, 2025 at 11:01 AM
Plentzia eta Santurtziko ikastetxeetan eman diren jazarpenak direla eta,

Irakasle guztiei, eta bereziki egoera zailak bizi dituztenei, gure babes eta esker ona helarazi nahi diegu. Zuen lana funtsezkoa da, eta zuen konpromisoari esker aurrera doa gure hezkuntza-sistema. Ez zaudete bakarrik.
November 21, 2025 at 8:49 AM
Ekimena burutu dugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan iazko lan heriotz kopurua gainditu den egunean. Urtea bukatzeke dagoela 65 langile dira aurten lan istriputan hildakoak, iaz baino bat gehiago.

Gure indarra baliatuko dugu lan osasunaren bermeak exijitzeko. steilas.eus/2025/11/20/e...
November 20, 2025 at 1:51 PM
HIRUGARREN BLOKEA 3️⃣

Segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak atalez atal azaltzen hasi ginen asteartean.

🔸 Gaurko blokean: hurbiltasun eskolaratzea sustatu, ikastetxeen autonomia eta eskola demokratikoak.
November 20, 2025 at 12:00 PM
BIGARREN BLOKEA 2️⃣

🔸 Segregazioari aurre egiteko neurrien AZALPEN ZEHATZAGOAK argitaratuko ditugu datozen egunetan, blokeka. Gaurko blokean: langileen kontratazio gardena, kontratu programak ezabatu eta jantokiak eta eskolaz kanpoko ekintzak doakoak.
November 19, 2025 at 11:32 AM
STEILASetik segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak txertatu ditugu pasa den astean partekatutako DIAGRAMAN, ezinbestekotasunaren arabera kanpotik barrura adierazita.

Neurri horien AZALPEN ZEHATZAGOAK argitaratuko ditugu datozen egunetan. Argazkian duzue LEHENENGO BLOKEA
November 18, 2025 at 11:39 AM
Gaur Amara Berri auzoan izan gara Maliarrei babesa ematen.

Gerratik ihes egitea ez da delitua!
November 16, 2025 at 11:37 AM