#LanEskaintza

IKASTOLAKO IKT MANTENU-ARDURADUNA
#LanEskaintza #Lansarean
IKASTOLAKO IKT MANTENU-ARDURADUNA
Armentia Ikastolak IKT-mantenurako langilea behar du ordezakapenerako. Berehala hasteko moduan beharko luke.
lansarean.eus
February 13, 2026 at 7:03 AM

GAZTELANIA IRAKASLEA BIGARREN HEZKUNTZAN
#LanEskaintza #Lansarean
GAZTELANIA IRAKASLEA BIGARREN HEZKUNTZAN
KONTRATU-MOTA: Ikasturte amaiera arteko ordezkapen-kontratua % 100eko jarduna Ikastolen hitzarmenaren araberako soldata  
lansarean.eus
February 6, 2026 at 1:06 PM

KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA
#LanEskaintza #Lansarean
KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA
Deialdi honetan eszedentzia bat estaltzeko, GEU Elkarteko lantaldera batuko den kide berria bilatzen da. Behin behineko kontratua eskaintzen da lanaldi erdian. GEU Elkarteak duen bulegoan burutuko da lan honen jarduera, lanaldiaren gehiengoa goizez egingo delarik. Aukeratutako pertsona 2026ko martxoan hasteko prest egon behar da. Deskribapen orokorra: GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun elkarteak kulturan, aisian eta mintza praktikan aritzeko hainbat programa eta ekintza eramaten ditu aurrera. Administrazio publiko ezberdinekin harremana zein bestelako eragile eta agenteekin elkarlana da lanerako oinarrietako bat. Gasteizen egonkortuta dagoen proiektu kultural, anitza eta euskaltzale baten alde lan egiteko aukera eskaintzen da. Elkarte honen barne eta kanpo komunikazioaz arduratuko den pertsona bat bilatzen dugu. Lanpostuaren betebeharrak: Barne komunikazioaren ardura (elkartearen iruditeria, proiektuen komunikazio jarraitua, newsletterrak…)                             Kanpo komunikazioaren ardura (prentsa-oharrak, medioak, publizitatea…)                                                           Sare sozialak kudeatzea Eduki berriak sortzea (bideoak, kartelak…)                  Teknologia berrietan oinarriturik proiektuak gauzatzea                                                                                 Webgunearen egunoroko kontrola eta kudeaketa Bazkidetza kanpainak kudeatzea (hala behar izatekotan) Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea Lan-baldintzak Kontratu mota: 6 hilabeteko ordezkapen kontratua (eszedentzialdiaren araberakoa) (LEGEA) Lanaldia: %57,14 (20 ordu astero) Kontratuaren iraupena: 6 hilabeteko kontratua eta luzatzeko aukera (mugagabe izan arte) Probaldia: hilabete 1 Soldata: 14.000-15.000 € inguru. MARTXOAN HASTEKO PREST.
lansarean.eus
February 2, 2026 at 1:06 PM

EUSKARA IRAKASLEA BILBON
#LanEskaintza #Lansarean
EUSKARA IRAKASLEA BILBON
LANALDIA: GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ.  C1 MAILAKO TALDEETAN ESKOLAK EMATEKO. OTSAILEAN LANEAN HASTEKO PREST
lansarean.eus
January 29, 2026 at 10:28 AM

TURBINAKO HEGAZKIN MOTORDUNEN MANTENTZE AEROMEKANIKOKO GOI-MAILAKO IRAKASLEA (2026/2027 IKASTURTEA)
#LanEskaintza #Lansarean
TURBINAKO HEGAZKIN MOTORDUNEN MANTENTZE AEROMEKANIKOKO GOI-MAILAKO IRAKASLEA (2026/2027 IKASTURTEA)
Lanpostuaren deskribapena: Irakaslea Turbina Motor Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko goi-mailako graduan, 2026/2027 ikasturte osoan eskolak emateko. Aukeratutako pertsona modulua planifikatu, garatu eta emateko arduraduna izango da, eta aeronautikaren sektorean indarrean dagoen araudiarekin lerrokatutako prestakuntza tekniko zorrotza eta eguneratua bermatuko du. Lanpostuak ikuspegi teorikoa eta praktikoa eskatzen du, ikasleak etorkizunean abiazioaren eremuan lanbidean sartzeko prestatzera bideratua.   Funtzioak: Hegazkingintzaren oinarriekin, aire-operazioekin, araudi aeronautikoarekin, segurtasun operazionalarekin, giza faktoreekin, meteorologia aeronautikoarekin eta aireontzien oinarrizko sistemekin lotutako edukiak irakastea, besteak beste. Material didaktikoa, aurkezpenak, jarduera praktikoak eta ebaluazioak egitea eta eguneratzea. Ikasleen jarraipen akademikoa, tutoretzak eta ebaluazio jarraituak egitea. Moduluaren prestakuntza-helburuak eta hezkuntza-kalitatea betetzen direla zaintzea. Aeronautikaren sektorean funtsezkoak diren segurtasun-, erantzukizun- eta profesionaltasun-balioak sustatzea.
lansarean.eus
January 28, 2026 at 1:06 PM