#PasaDenUrteanIkasiNuen,
Bazenekiten aitaren dietak eragina duela semearen osasun metabolikoan? Nik,  #PasaDenUrteanIkasiNuen @zientziakaiera.eus-en.
Aitaren dietak eragina du semearen osasun metabolikoan - Zientzia Kaiera
Ikerketek diote saguen estaltze unean aitaren dietak eragina duela ondorengo arren osasun metabolikoan. Eragina maila epigenetikoan ematen da.
tinyurl.com
January 12, 2026 at 7:52 AM
Eta honako ezustekoa ere,  #PasaDenUrteanIkasiNuen: zaporea ez da janariaren funtsezko ezaugarria.
Kiñuren begirada: zaporeak - Zientzia Kaiera
Gaurkoan, Kiñuk zaporeei erreparatu die eta hauek nola antzematen ditugun azaltzen digu. Bost dira gizakiok bereizten ditugun zaporeak.
zientziakaiera.eus
February 9, 2026 at 8:02 AM
James Marsh kimikariak artsenikoa pozoi moduan erabilia izan den jakiteko proba asmatu eta hobetu zuela  #PasaDenUrteanIkasiNuen, eta, haren lanari esker, amaitzen hasi zela pozoien erabilera unibertsala.

Zientzia auzitegietan (II): artsenikoa eta Marsh-en proba - Zientzia Kaiera
Pozoi ospetsuenen artean artsenikoa dugu, zalantzarik gabe. Hala ere, bizi ahal izateko behar-beharrezkoa den elementua da.
zientziakaiera.eus
January 27, 2026 at 7:41 AM
#PasaDenUrteanIkasiNuen antropologo talde batek deia egin duela kanpo espaziora bidalitako materialak zaintzeko. 
Ondarea ere badirelako.

Kanpo espazioko ondarea babesteko deia - Zientzia Kaiera
Lurretik kanpo bidalitako objektuei jarraipena egiteko eskatu dute; objektu horiek ondarearen partetzat hartu behar direla aldarrikatu dute
zientziakaiera.eus
February 6, 2026 at 9:21 AM
Lo patroi irregularra izateak bihotzeko arazo larriak izateko arriskua %26 handitu dezakeela ere #PasaDenUrteanIkasiNuen. Esan nahiko nuke ordutik modu erregularrean egiten dudala lo, baina...

Hona aritkulua:
Loaren erregulartasunaren garrantziaz ohartarazi dute - Zientzia Kaiera
Loaren ordutegien alterazioak buruko gaitzei ere eragiten die, antsietatearekin eta depresioarekin lotu dituztelarik.
tinyurl.com
January 14, 2026 at 7:41 AM
#PasaDenUrteanIkasiNuen Araneus ventricosus armiarmak bere sarean eroritako ipurtargi batek sortzen dituen argi seinaleak manipulatzen dituela ipurtargi gehiago ehizatzeko. 

Harrapakinak argi seinaleen bidez erakartzen dituen armiarma - Zientzia Kaiera
Armiarma mota batek ipurtargiak sortu eta armiarmak manipulatu ohi dituen argi seinaleen bidez erakartzen ditu harrapakinak.
zientziakaiera.eus
January 26, 2026 at 12:46 PM
Landare-fatxadek isolamenduaren hobekuntza dakartela ere #PasaDenUrteanIkasiNuen. Hementxe artikulua:
Landare-fatxaden eraginkortasun termikoa - Zientzia Kaiera
Azterketa honetan landare-fatxada baten karakterizazio termikoa egiten da, isolamendu naturalaren gaitasuna egiaztatzeko.
zientziakaiera.eus
January 13, 2026 at 7:36 AM
Lagunen artean arrakasta gehien izan duenetariko datua ere  #PasaDenUrteanIkasiNuen: arrokaren eta harriaren arteko ezberdintasuna. Harria gizakiak moduren batean eraldatu duen arroka bat da.

Zergatik deitzen zaio harria benetan arroka esan nahi bada? - Zientzia Kaiera
Zergatik deitzen zaio harria benetan arroka esan nahi bada? sinonimoak dira? Noiz erabili behar da bat eta noiz bestea?
zientziakaiera.eus
January 17, 2026 at 7:40 AM
#PasaDenUrteanIkasiNuen astronomian ere harreman ez normatiboak gertatzen direla titular honi esker: Ilargia planeten bikote truke baten ondorio da?

Ilargia planeten bikote truke baten ondorio da? - Zientzia Kaiera
ikerketa berri batek alternatiba berri bat proposatu du gure Ilargiaren sorrerari buruz: truke bitarragatiko harrapaketa.
zientziakaiera.eus
January 28, 2026 at 8:46 AM
#PasaDenUrteanIkasiNuen txinpantzeek helduaroan ere jolasten jarraitzen dutela. Jolas gomendagarrienak ez dira (borrokak, simulatutako koskak, zaplaztekoak...), baina, tira.

Helduaroan jolasteko ohitura mantentzen dute txinpantzeek - Zientzia Kaiera
Jolasaren bitartez, txinpantze helduek tentsioak gutxitu eta kooperazioa indartzen dutela ondorioztatu dute biologoek.
zientziakaiera.eus
January 16, 2026 at 7:36 AM
XVIII. mendean, hortzetako pastaren osagaien artean honakoak aurki zitezkeen: adreilu-hautsa, azidoak, alunbrea eta apar-harria. #PasaDenUrteanIkasiNuen XVIII. mendean hortzak garbitzea substantzia... ezerosoak ahoan sartzea zekarrela
Hortzetako pastaren kimika - Zientzia Kaiera
Aukera ugari egon arren eta sinplea dirudien arren, egunero pare bat aldiz erabiltzen dugun hortzetako pastaren atzean zientzia asko dago.
zientziakaiera.eus
January 30, 2026 at 7:41 AM
#PasaDenUrteanIkasiNuen egurrezko apalak oso lagungarriak direla gazta fintzeko prozesuan.
Espero ez duzun xehetasunak ere garrantzia badu.

Egurrezko apalek onurak dakartzate gazten ontze-prozesuan - Zientzia Kaiera
Gazten ontze-prozesuan egurrezko apalek eskaintzen dituzten abantailak jakitera emateko, GAZTANOLA ikerketa-proiektua jarri zen martxan.
zientziakaiera.eus
February 5, 2026 at 9:36 AM
Bizitzak itzulipurdika eduki ninduen pasa den urtean, eta ez nintzen asko ibili hemendik. Hala ere, kontu andana ikasi nituen, eta laburpentxoa egitera noa hurrengo egunetan. Interesik ez baduzu, isilarazi, mesedez honako traola: #PasaDenUrteanIkasiNuen
January 12, 2026 at 7:58 AM
Lurra bat-batean geldituko balitz zer gertatuko litekeen #PasaDenUrteanIkasiNuen. Eta irudia ez da polita. Azalpena ematen duen bideoa, bai, ostera.

Eta Lurrak biratzeari utziko balio? - Zientzia Kaiera
Lurrak biratzeari utziko balio denak ekialderantz egingo luke bortizki, eta zurrunbiloak 1.600 km/h-ko abiadura hartuko luke ekuatorean.
zientziakaiera.eus
January 15, 2026 at 7:36 AM
Munduko arroz guztiaren ekoizpenaren % 90a Asian egiten dela #PasaDenUrteanIkasiNuen, Kiñuri esker.

Kiñuren begirada: arroza - Zientzia Kaiera
Kiñu gaurkoan gure mahaietan ohikoa den baina historia sakona duen elikagai bati begira geratu da: arroza.
zientziakaiera.eus
January 29, 2026 at 8:06 AM