#ZientziaEskolaEgutegia
1958/2/5. Ikerketa Zientifiko eta Teknologikoen Kontseilu Nazionala (CONICET) sortu zen Argentinan. Bernardo Houssay izan zen lehenengo presidentea, Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel sariduna.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 5, 2026 at 9:00 AM
2021/1/27. Nunuk Nuraini elikagaien teknologoa hil zen. 1982an mi goreng zapore indartzaile lehorra sortu zuen Indomie markarako. Istanteko fideoetarako munduko zapore indartzaile ospetsuenetako bat da.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 27, 2026 at 9:00 AM
1476/1/22. Antonio de Nebrija humanista, lexikografo eta gramatikariak Prima de Gramática katedra eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 22, 2026 at 9:00 AM
2018/1/29. Afrikako Espazio Agentziaren (AfSA) Estatutua onartu zen. Kairon du egoitza (Egipto), eta Afrikako espazio jardueren garapena sustatzea eta koordinatzea du xede.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 29, 2026 at 9:00 AM
2005/2/1. Landako Epidemiologiaren Afrikako Sarea (AFENET) jarri zen abian. Afrikan epidemiologiako prestakuntza programak indartzea du xede.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 1, 2026 at 9:00 AM
2023/1/19. Roald Hoffmann kimikari teoriko eta Nobel saridunak MUDIC bisitatu zuen. Halaber, Hoffmannen poeta alderdia nabarmentzen da, letren eta molekulen edertasunaren eta zientziaren mugak aztertzen baititu.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 19, 2026 at 9:00 AM
1984/2/8. Gillian Fiona Laundon mikologoa hil zen. Herdoilak, hots, landareen onddo patogenoak, ikertzeagatik da ezaguna, baita esporen terminologiarako sistema berri bat sortzeagatik ere.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 8, 2026 at 9:00 AM
1900/2/9. Ann Axtell Morris arkeologoa jaio zen. Kolaboratzaile garrantzitsua izan zen Yucatángo Chichén Itzá gune arkeologikoko Gerlarien Tenplua dokumentatzeko eta berreraikitzeko lanetan.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 9, 2026 at 9:00 AM
2005/1/17. Albert Schatz zientzialaria hil zen. Beste batzuekin batera, estreptomizina aurkitu zuen, Streptomyces griseus bakteriotik abiatuta lortutako antibiotiko isolatu bat.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 17, 2026 at 9:00 AM
1878/2/2. Leonora Jeffrey Rintoul ornitologoa jaio zen. Hainbat hamarkadaz Evelyn Vida Baxterrekin batera lan egin zuen, eta, besteak beste, May uharteko hegaztien mugimenduak aztertu zituzten.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 2, 2026 at 9:00 AM
1940/2/7. Nubia Muñoz Calero birologoa jaio zen. Umetoki lepoko minbizia eragiten duen giza papilomaren birusa identifikatzen lan egin zuen; ezinbesteko urratsa izan zen gaixotasun horren aurkako txertoa garatzeko.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 7, 2026 at 9:00 AM
2020/1/24. Li Fanghua fisikaria hil zen. Difrakzio fisikan, bereizmen handiko mikroskopia elektronikoan eta ikerketa kristalografikoan jardun zen funtsean.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 24, 2026 at 9:00 AM
1929/1/31. Rudolf Ludwig Mössbauer fisikaria jaio zen. Fisikako Nobel saria jaso zuen gamma erradiazioaren erresonantziaren xurgapena ikertzeagatik, eta bere izena daraman efektua aurkitzeagatik.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 31, 2026 at 9:00 AM
1906/2/3. Ilona Banga biokimikaria jaio zen. Beste batzuekin batera, aktomiosina aurkitu zuen, bai eta lehenengo elastasa ere. Gainera, aktinak eta miosinak muskulu uzkurdura sortzeko duten elkarreragina ere ezaugarritu zuen.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 3, 2026 at 9:00 AM
1916/1/23. Elizabeth Riddle Graves fisikaria jaio zen. Aitzindaria izan zen neutroien fisikan eta neutroi azkarren detekzioan eta neurketan.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 23, 2026 at 9:00 AM
1888/2/6. Williamina Flemingek Zaldi Buru nebulosa aurkitu zuen. 1881ean aldi baterako laguntzaile hasi zen Harvard Collegen, eta, bertan, aurkikuntza ugari egin zituen.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 6, 2026 at 9:00 AM
1932/1/16. Phyllis Bolds fisikaria jaio zen. Helikopteroen bibrazio frekuentziei buruz egin zuen lanak lagundu zuen frogatzen 1970ean erabilitako helikopteroen bibrazioaren proba kurba ez zela egokia.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 16, 2026 at 9:00 AM
1957/1/25. Kiyoshi Shiga bakteriologoa hil zen. Shigella bakterioa aurkitu zuen, shigellosia eragiten duen agentea; shigellosia gorotz-aho bidetik transmititzen den disenteria mota bat da.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 25, 2026 at 9:00 AM
2024/1/18. Lesley Lokko da Britainiar Arkitektoen Errege Institutuaren Urrezko Domina jaso zuen lehenengo emakumezko eta afrikar jatorriko arkitektoa. Arkitekturaren justiziari eta demokratizazioari egindako ekarpena aitortzen du.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 18, 2026 at 9:00 AM
1915/1/28. Andreína Celeste Marina Bocchino paleontologoa jaio zen. Ornodunen paleontologian egin zuen lanagatik ezagutzen da.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 28, 2026 at 9:00 AM
2013/1/20. Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek giza zeluletan helize laukoitza duen DNA dagoela baieztatzen duen artikulua argitaratu zuten.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 20, 2026 at 9:00 AM
1839/1/26. Rachel Lloyd kimikaria jaio zen. Azukre erremolatxaren sakarosa kontzentrazioa zehazteko egin zuen lanak merkataritzako azukre industria garatzen lagundu zuen Ipar Amerikan.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 26, 2026 at 9:00 AM
1899/1/30. Max Theiler mediku birologoa jaio zen. 1951n, Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen sukar horiaren aurkako txertoaren garapenean egin zuen lan aitzindariagatik.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 30, 2026 at 9:00 AM
2000/2/4. Minbiziaren aurkako Mundu Eguna ezarri zen. Egun honetan, mundu osoko erakundeek eta pertsonek bat egiten dute minbiziari buruz kontzientziatzeko eta hori osasun publikoaren lehentasuna bihurtzeko.

#ZientziaEskolaEgutegia
February 4, 2026 at 9:00 AM
1894/1/21. Edelmira Inés Mórtola geologoa jaio zen. Mineralogia arloan ikertu zuen, eta ibilbide luzea izan zuen irakasle gisa. Bere argitalpenen artean, Nociones de Mineralogía liburua nabarmentzen da.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 21, 2026 at 9:00 AM