Posts
Media
Videos
Starter Packs
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
BERRIA
@berria.eus
· 21d
Jose Ramon Soroiz: "Egindako lanaz oso harro nago"
Jose Ramon Soroiz: "Egindako lanaz oso harro nago". 'Maspalomas' filma aurkeztu dute gaur goizean Kursaalean Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak. Filmak harrera beroa izan du, eta ia bi minutuko txalo zaparrada eskaini diote emanaldiaren amaieran.
dlvr.it
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
Andrew Lawrence
@ndrew.bsky.social
· Sep 8
Reposted by Ekai Txapartegi
BERRIA
@berria.eus
· Aug 29
Arantza Arruti hil da
Arantza Arruti Odriozola militante abertzalea eta feminista izan zen. Gazte zelarik ekin zion frankismoaren aurkako borroka armatuari: ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, eta atxilo hartu zuten aurrenekoa. 1969an Iruñean atxiki eta urtebete beranduago Burgosko Prozesuan epaitu zuten. Hainbatetan torturatu zutela salatu zuen. 1946an Zarautzen jaioa (Gipuzkoa), 79 urte zituela zendu da.
19 urte zituela erabaki zuen Arrutik ETAn sartzea, garai hartako «zapalkuntzari eta errepresioari» aurre egiteko helburuarekin. 20 urterekin hartu zuten atxilo lehenbizikoz, Tolosan (Gipuzkoa). Martuteneko espetxean hainbat hilabetez preso egon ondoren, aske utzi zuten eta ihes egitea erabaki zuen. «Bi aukera nituen orduan: Parisera joan, eta Iraultza ideala 14 liburukietan ikasi, edo pistola hartu eta borroka armatuan hemen gelditzea. Bigarrena aukeratu nuen», adierazi zion BERRIAri elkarrizketa batean.
[articles:1002370]
ETAko kide gisa Nafarroako arduraduna zen bigarren aldiz atxiki zutenean. Sarekada batean harrapatu zuten, Gregorio Lopez Irasuegi bikotekidearekin batera. 1968ko azaroa zen, eta haren aurkako bilatze eta atxilotze agindua emana zegoen ordurako. Iruñeko espetxean zela hura askatzen saiatu zen Lopez Irasuegi, baina saiakerak huts egin zuen. Handik urtebetera, Burgosko Prozesuan epaitu zituzten biak. Absolbitu egin zuten Arruti, epaitua baitzen ordurako; Lopezi, aldiz, 30 urteko kartzela zigor gehigarria ezarri zioten.
1974an atera zen kartzelatik Arruti, baina 1977an preso sartu zuten ostera, bikotekidearen bila joan zenean Guardia Zibilarekin izandako ika-mika bat tarteko. Irailetik abendura bitarte egon zen preso. Bizi artean guztira zortzi urte igaro zituen espetxean, Martutenen lehenik, Iruñean gero, Alcala de Henaresen (Espainia) jarraian, eta, azkenik, Puerto de Santamarian (Espainia).
Preso zela «krisi» bat izan «tratamendu psikiatrikoan» egon zela jakinarazi zuen gerora, eta hainbatetan torturatu zutela: «Beti torturatzen gintuzten». Urteetan isilpean gorde zuen, ordea, «lotsagatik». «Denbora bat pasa behar da asimilatu eta kontatzeko. Asko kostatzen da, ez besteak ulertuko ez dizulako; ez daukagu tresnarik beste bati hori komunikatzeko», azaldu zuen.
Feminismotik urratzen
Espetxetik atera ostean ere inoiz ez zion utzi militatzeari, dela politikan dela feminismoan. 1980ko hamarkadan hainbat talde feministaren sortze prozesuan parte hartu zuen zuzenean, hala nola Aizan edo KAS Emakumeak; eta horren albo kalteak ere jasan zituen. Izan ere, garai haietan emakumeen aldeko borrokak ez zen ongi ikusia, ezta ezker abertzalean ere. «Gizonezkoek ezin zuten politikoki onartu, besterik gabe: gizartea matxista zen, ETA ikaragarri matxista, HB ere supermatxista, baita emakume asko ere». Gerora Bilgune Feministako kide izan zen.
Politikagintzan, berriz, ezker abertzalearen bueltan aritu zen beti. Hala, 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Herritarrok alderdiarekin aurkeztu zen, eta EH Bilduko zerrendako kide izan zen 2015ean Espainiako Kongresurako eta Senaturako bozetan.
dlvr.it
Ekai Txapartegi
@ekainet.bsky.social
· Aug 18
Reposted by Ekai Txapartegi
Reposted by Ekai Txapartegi
BERRIA
@berria.eus
· Aug 1
«Urmuga jendeak markatu du, lekuak oso politak izanagatik ere»
Hiru aste airean pasatu duen puxika batetik orduantxe jausi izan balitz bezala agertu da kafetegira Migel Zeberio (Tolosa, Gipuzkoa, 1966). Bezperako egunean bizi nahi luke oraindik, baina aurtengoz bukatu zaizkio mendiko kontzertuak; bukatu zaio Urmuga. Egitasmoaren antolatzaileetako bat da Zeberio. Atzo agurtu zuten jaialdia, Santa Grazin (Zuberoa).
Nolakoa izan da Urmuga, hitz bakarrean?
Zoragarria.
Eta garatu beharko bazenu?
Ahalegin ikaragarria eskatzen duen egitasmoa da, eta pozak ere neurri berekoak izaten dira: ikaragarriak. Tokian toki esperientzia bakanak bizi izan ditugu, eta sentitu duguna errepikaezina izango da. Jendeak markatu du Urmuga, lekuak oso politak izanagatik ere. Urmugalari horiek dira, batetik, mendi zeharkaldia egiten ari direnak. Eta, bestetik, herri eta haran bakoitzean beso zabalik eta lanerako prest jasotzen gaituztenak. Oso berezia izan da, oso gizatiarra.
Desberdintasunik izan du aurreko aldiekin?
Urratsak egin ahala, heltzen ari da Urmuga, eta, harekin batera, gu. Beraz, esango nuke edukiz eta aldarriz geroz eta sakonagoa dela, eta geroz eta hobeto asmatzen dugula horiek nola proiektatu. Euskal jendeak badauka nozio geroz eta finago bat guk igorri nahi dugun mezuaz eta Urmugaren xedeaz, eta guk ere eskarmentu horren ondorioz gauzak egiteko beste modu argiago bat daukagu. Hanka sartzeak ere, ziurrenik, handiagoak izango dira, baina zentzua eta bidea askoz ere markatuago daukagu.
«Egunaren norabidea alda dezaketen aldagai asko daude, eta sentsazioek eta bizipenek osatzen dute egitasmoa. Oro har, kezkak handiagoak izan dira bezperan biharamunean baino»
Arantzarik geratu zaizu?
Papereko proposamenetik gero gertatzen denera beti egoten da salto bat, alde bat, nahiz eta badiren gauza batzuk oso objektiboak direnak. Egunaren norabidea alda dezaketen aldagai asko daude, eta sentsazioek eta bizipenek osatzen dute egitasmoa. Oro har, kezkak handiagoak izan dira bezperan biharamunean baino. Hori seinale ona da, ezta? Gero gauza batzuk ez daude gure esku...
Teknologia arazoak, metereologia... horretaz ari zara?
Adibidez. Ez dakizu inoiz zer gerta litekeen, eta ibiltariek ere izan ditzakete arazoak. Baina beti jakin dugu irtenbideak bilatzen, horretarako prestatzen direlako A, B, D, E planak... eta eskerrak prestatzen diren. Pandemia ondorengo garaiotan ematen du ekitaldi guztietarako sarrera lortu behar dela, eta askoz ere lehenagotik gainera; ez dakit hori oso osasuntsua ote den. Urmugan jakin dugu ur horien kontra joaten, eta gurean ez da halako makrorik eta halako salmentarik. Txikitik eta era xumean aritzen gara, egunez egun. Aurretik gauzak lotzen ditugu, baina sorpresak hartzen ere ikasi dugu.
Zer lan egin behar da uztailera arte?
Lan asko egin behar da, baina oinarria erakundeak eta eragileak lortzea da. Leku guztietara joan behar da, eragileei gustatu egin behar zaie eta parte hartzeko gogoa izan behar dute. Luze aritu behar da eurekin, azaldu behar zaie erokeria hau zer den, zergatik ez den jaialdi arrunt bat...
Eta zergatik ez da jaialdi arrunt bat?
Giza harremanetan oinarritzen delako, ekonomikoki oso prekarioa delako, auzolana oso-oso beharrezkoa duelako eta aldarri asko dituelako; oinarrizkoena, euskara bera. Laguntza asko behar duen proiektu bat da, eta guk asko eskertzen dugu ideia zoro hau bultzatzen duen oro.
«Asko jarraitzen diegu gizarteak jarritako ereduei, eta uste dut ahaztu egiten zaigula benetan zein diren gure aldarriak eta beharrak. Akaso denak ez du hain berdina eta hain handia izan behar, ezta?»
Harrera ona izan du?
Mendian, ibilbide orokorrean, esango nuke jende gehiago etorri dela aurreko urteetan baino. Gainera, joan den urtetik hona tokiko mendi talde asko animatu dira; alegia, leku bakoitzean bertako mendi taldea etortzen da guregana, eta elkarrekin egiten dugu bidea. Hori oso ederra da guretzat.
Erraz lortu dituzue musikariak?
Musikarietan bi esparru daude. Batetik, Urmugako kontzertuetako betiko musikari gehienak Et Incarnatus orkestrako kideak dira. Talde hori finkoa da, 25 bat lagunekoa. Bestetik, gonbidatuen talde bat dugu, eta hor sartzen dira beste hiru talde: musikari edo abeslari ezagunak, dagoeneko erretiratutakoak eta talde berriak. Geroz eta talde gehiagok eskatzen digu plaza, baina zaila da denei lekua ematea.
Urmugaren mugak.
Hori da. Baliabide oso mugatuak ditugu, eta gure lana musu truk egiten dugu. Muga handienetako bat ekonomikoa da, eta esperantza daukagu eragileen aldetik babes zabalagoa jasotzeko. Proiektu ireki bat da, baina oztopo asko datoz Euskal Herriak antolatzeko dituen moduengatik; batzuetan literatura asko egiten dugu, eta gero benetako hitz gutxi... Asko jarraitzen diegu gizarteak jarritako ereduei, eta uste dut ahaztu egiten zaigula benetan zein diren gure aldarriak eta beharrak. Akaso denak ez du hain berdina eta hain handia izan behar, ezta?
Behin bukatuta, nolako arrastoa utziko du?
Beti egoten da errepikatzen duen jendea eta lehendabiziko aldiz etortzen dena. Betiko jendeak jende berria ekartzen du, eta horrela goaz, bizipenak batzen eta gehiago bilatzen. Burbuila gisako bat da, euskal errealitatearen forma polit bat. Arrasto polita uzten du horrek, batez ere norbere buruaren mailan; pozak leku asko hartu du. Proiektu txiki bat da, baina ahalmena du leku berean jende pila bat biltzeko, eta horrek nahitaez uzten du sentsazio gozoa.
Hurrengo urtean, Urtanta?
Hurrengo urtean sekulako saltsa egongo da. Felipe Uriartek 50 urte egingo ditu Mendiak eta Herriak elkartean; baita elkarteak berak ere. Burutan daukagu hurrengo urteko plana, baina ezin dugu ezer iragarri. Sekulako sorpresa izango da, handi-handian amestera goaz. Baina ez da ametsa bakarrik: gauzatu egingo dugu.
LOTSABAKO
Saio guztietan egon zara?
Mendi irteeretan, ez; baina kontzertuetan, batean izan ezik, denetan.
Eta zein gustatu zaizu gehien?
Aldarri aldetik, Berastegikoa [Gipuzkoa].
Zer eginen duzu hemendik aitzinera?
Lehenik eta behin, lur hartu.
dlvr.it