Izaskun Larrieta
@izaskunlarrieta.bsky.social
87 followers 160 following 97 posts
Lagun, feminista, UPV/EHU. A room for one's own.
Posts Media Videos Starter Packs
Reposted by Izaskun Larrieta
en.afp.com
"It is going to be disastrous if this continues"

Nobel Prize physics laureate John Clarke says Trump cuts will 'cripple' US scientific research

u.afp.com/SmAy
Reposted by Izaskun Larrieta
dropsitenews.com
She called out world leaders for sitting by and watching a live-streamed genocide without taking action.
Reposted by Izaskun Larrieta
joanroura.bsky.social
Callar o pretendre ser neutral davant un genocidi és una forma de complicitat.
@thelancet.com
izaskunlarrieta.bsky.social
Stop Genocide
EHU Palestinarekin
Irailak 29, 11etan
izaskunlarrieta.bsky.social
Inglaterrako unibertsitateek finantza arazo larriak dituzte. Fisikako sailen %80ak dio negu gorriak datozkiela. Zenbait unibertsitate fusionatu behar izan dira. Ondorioz, irakaslegoa kanporatu eta dozentzia eskaintza murriztu da. Ezjakintasuna oso garestia da. www.theguardian.com/education/20...
Quarter of UK university physics departments at risk of closing, survey finds
Four out of five making staff cuts as physicists say findings are ‘great concern’ for UK’s leadership in important areas
www.theguardian.com
Reposted by Izaskun Larrieta
ox.ac.uk
NEW: Oxford will be the first UK university to give all staff and students free ChatGPT Edu access, from this academic year.

ChatGPT Edu is built for education, with enhanced privacy and security.
Graphic from the University of Oxford, featuring an image of a glowing, digital brain with the text: 'Generative AI at Oxford'. Highlights that ChatGPT Edu is now available to all staff and students. Includes a link for more information: ox.ac.uk/gen-ai
izaskunlarrieta.bsky.social
"Jone, batzuetan" pelikula oso oso gomendagarria da. Erpin asko ditu, baina a ze xamurtasunegaz, zintzotasunagaz eta maitasunagaz landuak! Oso benetazkoa da, istorioa, aktoreak... Zorixionakkk !!!😘
izaskunlarrieta.bsky.social
Greenwich eta Kent unibertsitateak fusionatzen dira arazo ekonomikoak medio. Irakasle plazak amortizatu eta ikastaroen eskaintza murriztu dute. Irakaskuntza irizpide ekonomikoen baitan baloratzerakoan gizarteak galtzen du. Ezjakintasuna garestia da. hutshttps://www.bbc.com/news/articles/cy85905dj2wo
Greenwich and Kent announce merger to form 'super-university'
Universities are facing ongoing financial worries, with the regulator saying other mergers could follow.
www.bbc.com
Reposted by Izaskun Larrieta
openarmsfund.bsky.social
Las condenas públicas y los comunicados oficiales ya no significan nada. Cada gobierno que “expresa su profunda preocupación” mientras no mueve un solo dedo para detener una masacre, no está siendo neutral: está siendo cómplice por omisión.
Reposted by Izaskun Larrieta
irenevalmore.bsky.social
Momento oportuno para recuperar esta noticia: “Lee demasiado”, alegó el marido de Bette Davis como causa de divorcio. Él se quedaba allí sentado mientras ella leía de forma exagerada, “to an unnecessary degree”. Era muy molesto.

Bette no rebatió las acusaciones.
izaskunlarrieta.bsky.social
"Education is not only about getting the right answers. Education is also about learning how to ask the right questions, to reason clearly and to trust your own judgment". Why teach calculus in the age of AI mappingignorance.org/2025/08/18/w...
Why teach calculus in the age of AI - Mapping Ignorance
AI engines work as black boxes, but calculus is much more than calculations
mappingignorance.org
izaskunlarrieta.bsky.social
Laguniekaz, ilunabarra eta pasioa. Hobeto gure bez!!!
izaskunlarrieta.bsky.social
Gizonak, zuen lanketa egin behar duzue. Honek, bete-betean interpelatzen zaituzte.
berria.eus
BERRIA @berria.eus · Aug 6
Jaurlaritzaren indarkeria matxistaren ikerketa: ahulguneak eta indarguneak: Datua, hotzean, latza da: bi emakumetik batek indarkeria matxista motaren bat jasan du noizbait. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakumeen %48,2k bortxa fisikoa, sexuala edo psikologoa pairatu dute bikote harremanean edo…
Jaurlaritzaren indarkeria matxistaren ikerketa: ahulguneak eta indarguneak
Datua, hotzean, latza da: bi emakumetik batek indarkeria matxista motaren bat jasan du noizbait. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakumeen %48,2k bortxa fisikoa, sexuala edo psikologoa pairatu dute bikote harremanean edo bikote harremanetik kanpo. Eusko Jaurlaritzak 16 eta 85 urte arteko 4.500 emakumeri galdetuta ondu duen inkestaren emaitzek gizarte patriarkal eta matxistaren errealitate gordina bistaratu dute. Irati Mogollon soziologoaren ustez, «alarma pizteko» moduko datuak dira, eta «aski» beharko lukete neurri eraginkorragoak hartzen hasteko. Ianire Estebanez psikologoaren iritziz, bestalde, «inkestak agerian uzten du gero eta emakume gehiagok identifikatzen dutela bizitakoa indarkeria izan dela, eta hori, bere horretan, positiboa da». Bi aditu feministek nork bere esparrutik aztertu dute Jaurlaritzak kaleratutako inkesta. Zahartzaroan aditua da Mogollon, eta adineko emakumeen pairatutako bortxan jarri du azpimarra. Inkestaren gabezia batek eman dio arreta: «Ez dira ageri zahartzaroan gertatzen diren biolentzia ekonomikoak, ezta zaintzaren barruko tratu txarrak ere. Biolentzia horiek ikusezin bihurtzen ditugu, eta egiturazko arazo larri bat dago hor». Adineko emakumeek pairatzen baitituzte tratu txarrak, molde askotakoak, eta urte luzez. Ordea, erabat ikusezinak dira. Hain da ikusezina bortxa hori, ezen datu zehatzik ere ez baitago, eta zaila da jakitea zenbat emakume edadetuk jasan duten bortizkeria. Estimazioak dira gehienak. Jaurlaritzaren inkestaren arabera, 30 eta 44 urte bitarteko emakumeen artean dago prebalentzia tasa handiena; 65 eta 85 urte artekoen artean, ordea, %17k inguruk jasan dute bortxa hori. Mogollonen ustez, inkestan «azpiordezkatuta» daude adineko emakumeak, eta haiek pairatzen dituzten indarkeria molde ezberdinen testuingurua. «Kalera ateratzeko eskubidea kentzea, janaria ez ematea, edo diru kontuak beste baten izenean jartzera behartzea; horiek guztiak tratu txarrak dira» IRATI MOGOLLON Soziologoa Andre edadetuen aurkako bortxa matxistak ez du zertan fisikoa izan, ezta beti bikotekidearekin lotura zuzena eduki ere. Zahartzaroan, indarkeria fisikoa apaldu egiten da batzuetan — erasotzailearen gaitasun fisikoak baldintzatuta gehienetan—, baina areagotu egiten da indarkeria psikologikoa eta kontrola. Ohikoa izaten da emakumeak bakartzea, dirua kontrolatzea eta beste: «Kalera ateratzeko eskubidea kentzea, janaria ez ematea, edo diru kontuak beste baten izenean jartzera behartzea; horiek guztiak dira tratu txarrak», azpimarratu du. Ohartarazi duenez, ezin da soilik bikote harremanen logikatik ulertu adineko emakumeen aurkako indarkeria, «egitura sozial oso bat baitago horren atzean». Adineko andreek pairatzen duten indarkeria sotila da, baina sistematikoa, eta, askotan, familia barruko kideek eragindakoa. Haatik, azterketa oso gutxi daude horren inguruan, eta Jaurlaritzak ondutako lanak ere ez dio horri bereziki erreparatu. «Nire esperientziak esaten dit datuek ez dutela bat egiten errealitatearekin», nabarmendu du. «Asko hitz egiten da adinkeriari lotutako biolentzia instituzionalaz, eta ongi dago, baina horretaz gain badira bestelako egoera latz batzuk familia barruan, nahiz eta ez den eroso horietaz hitz egitea». Adineko emakumeek pairatzen duten biolentziari erreparatzeko orduan bi eremu aztertu beharko liratekeela iritzi dio: batetik, zaintzari lotutako biolentziak, eta, bestetik, biolentzia ekonomikoa. «Familia barruko gauzak direla diote batzuek; baina ez, ez dira familia barruko kontuak, biolentzia matxista da». Ziurtatu duenez, eremu horiek kontuan hartuz gero, bestelakoak lirateke inkestetako emaitzak. Izan ere, adineko emakumeek ez dute beti identifikatzen bizi duten egoera indarkeriazkoa dela, eta maiz egoera emozionalak, sozialak eta ekonomikoak eragin handia izaten du haien pertzepzioetan. «Bakardadeaz galdetuz gero, askok esaten dute ezetz, ez direla bakarrik sentitzen. Baina gero galdetzen badiezu norekin hitz egiten duten edo zerk bultzatzen dituen goizero altxatzera, bakardade eta isolamendu emozionala ageri dira. Gauza bera gertatzen da indarkeria matxistarekin». Halaber, Mogollonek azpimarratu du ikerketa eta arreta sistematik kanpo geratzen direla gehienetan landa eremuan bizi diren emakume oso zaharrak eta baliabide sozialetara nekez iristen direnak: «Eremu ikusezin bat da, eta hor geratzen diren indarkeriak ez ditugu ikertzen, ezta artatzen ere». Zauri emozionalaren arta Estebanez psikologoa da, indarkeria matxistaren prebentzioan, emakumeen autonomian eta zaintza feministan aditua, eta urteak daramatza genero indarkeriaren biktimen oinaze psikologikoa artatzen. Ikerketak utzitako lerroburu nagusiari so, lehen gogoeta bat egin du: «Azken urteetan indarkeria matxista ezberdinak ikusarazteko egin den pedagogia feministaren emaitza da». Estebanezen ustez, inkestak agerian uzten du andrazkoak gero eta gehiago jabetzen direla askatasunean bizitzeko duten eskubideaz, eta eskubide hori urratzen duten jarrerak bistaratzeko beharraz. «Bizi duguna izendatzea da isilean jasateari uzteko lehen urratsa». Jaurlaritzak egindako azterlanaren arabera, bikotean indarkeria matxista jasan eta gero, lau emakumetik batek laguntza medikoa edo psikologikoa jaso du, eta bostetik batek uste du laguntza hori behar zuela, jaso ez bazuen ere. Bere esperientzian oinarrituta mintzatu da Estebanez: «Ez dago biktima idealik». «Indarkeriaren prozesuaren beraren parte da: une batzuetan hitz egin nahi dute, eta beste batzuetan ondo daudela sentitzen dute. Ez dute zertan dena argi eduki» IANIRE ESTEBANEZ Psikologoa Psikologo gisa urteak daramatza biolentzia matxistak pairatu dituzten andrazkoak kontsultan artatzen, eta ongi daki emakume askorentzat oso nekeza izaten dela laguntza eskatzea: «Askok kontraesan, beldur edo nahasmendu egoerak dituzte. Indarkeriaren prozesuaren beraren parte da: une batzuetan hitz egin nahi dute, eta beste batzuetan ondo daudela sentitzen dute. Ez dute zertan dena argi eduki». Estebanezen irudiko, oso garrantzitsua da emakumeentzako «espazio seguruak» egotea, epaituak izan gabe babestuak senti daitezen. Bortxa matxistak zauri emozional sakona uzten du emakume askorengan, psikologoak kontatu duenez: «Autoestimurik ezak, mendekotasunak eta errudun sentimenduak estresa, trauma, antsietatea edota depresioa eragin ditzake. Askotan, gainera, min fisikoaren jatorria emozionala izaten da». Bada aintzat hartzeko beste datu bat ere: lau emakumetik batek sendagaiak, alkohola eta drogak hartu ditu indarkeriazko gertaerei aurre egiteko, azterlanak agerian utzi duenez. Arazoaren larritasunaz ohartarazi du Estebenazek: «Medikazioa baliagarria izan daiteke une jakin batzuetan, baina ezin da kronifikatu eta ezin da bihurtu sufrimendua isilarazteko mekanismo bakarra. Sintoma ez da arazoa; arazoa indarkeria bizitzea da». Indarkeria «transbertsala» Indarkeria «transbertsala» dela ondorioztatu daiteke Jaurlaritzaren azterlanetik. Izan ere, adin, maila sozioekonomiko eta ikasketa maila guztietako pertsonak daude indarkeria matxistaren eragile eta biktimen artean. Alabaina, sozializazioak, ikusezintasunak, oztopoek eta egokitu gabeko baliabideek berekin dakarte emakume askok laguntzarik ez eskatzea. Hala kontatu du Estebanezek: «Emakume gazteek batzuetan uste dute beren kabuz konpondu ahal izango dutela egoera; emakume migratuak salaketaren beldur izaten dira, izan ditzaketen lege ondorioengatik; baliabide gutxiko emakumeak harreman bortitzetan egoten dira batzuetan luzaro, ez dutelako nora joan; diru sarrera gehien duten emakumeek nahiago dituzte terapia pribatuak edo isilik egon, iritzi sozialaren beldur direlako». «Ez da nahikoa komunikazio kanpaina bat egitea. Administrazioaren lana ezin da soilik mugatu zerbitzuak eskaintzera; gihar tekniko eta soziala badu, eta artan jarri beharko luke indarra» IRATI MOGOLLON Soziologoa Alabaina, administrazio publikotik jartzen diren baliabideak ez dira modu «eraginkorrean» erabiltzen indarkeria matxistaren aurka, Mogollonen irudiko: «Ez da nahikoa komunikazio kanpaina bat egitea. Administrazioaren lanak ezin du soilik zerbitzuak eskaintzera mugatu, gihar tekniko eta soziala badu, eta artan jarri beharko luke indarra». Zaintza eremuetan, eskolan, osasungintzan, kiroldegietan... Indarkeria matxista kasuak atzemateko eremu askotan daude «begiak», baina haien artean ez dago elkarlanik, soziologoak deitoratu duenez. «Erizainek ikusten dute, irakasleek ikusten dute, udal kiroldegietako begiraleek ere bai... Baina haien artean ez dago prozedura adosturik». Uste du indarkeria matxistari behar bezala erantzun nahi bazaio instituzioetan lanean aritzen diren teknikarien rola aldatu beharra dagoela, eta «kudeatzaile soilak» izan ordez «komunitatearen parte aktibo» bihurtu behar dutela. «Bortxez hitz egin behar dugu horiek zalantzan jartzeko, emakume bakar batek ere ez dezan pairatu kultura patriarkalaren zama bere gainean» IANIRE ESTEBANEZ Psikologoa Psikologo feminista gisa duen esperientzia oinarri hartuta, espazio kolektiboen aldeko apustua egin du Estebanezek, non emakumeek elkarri entzun eta bizi izan dutenari izena jarri ahal izango dioten: «Hitz partekatua sendagarria da. Eta amorru kolektibizatua, eraldatzailea». Eta, batez ere, gizarte moduan indarkeriez hitz egitea normalizatu behar dela uste du: «Bortxez hitz egin behar dugu horiek zalantzan jartzeko, emakume bakar batek ere ez dezan pairatu kultura patriarkalaren zama bere gainean».
dlvr.it
Reposted by Izaskun Larrieta
guillemmartinez.bsky.social
La época. Del fake.

“Durante años, los denunciantes han advertido que resultados falsos se están filtrando a la literatura científica a un ritmo cada vez mayor. Un nuevo análisis estadístico respalda esta preocupación”
Fraudulent Scientific Papers Are Rapidly Increasing, Study Finds
www.nytimes.com
Reposted by Izaskun Larrieta
laventanacadenaser.bsky.social
🗣️ Marina Marroquí: "Lo que la víctima no consiente es que el agresor lo vuelque hacia sus hijos. Ella hace de barrera, así que el maltratador aumenta la violencia".

📻 En directo: cadenaser.com
Reposted by Izaskun Larrieta
laventanacadenaser.bsky.social
🗣️ Marina Marroquí: "Suele haber unas 180.000 denuncias de violencia machista al año. En países como el nuestro solo denuncia 1 de cada 3 mujeres, y un 57% de mujeres ha sufrido violencia machista".

📻 En directo: cadenaser.com
izaskunlarrieta.bsky.social
Ogoño, Mundaka, Izaro, Mundaka. Itxasoagaz eta izanagaz konektatzen.
izaskunlarrieta.bsky.social
Euskara ezinbestekoa da, euskaldunak egiten gaituelako, herria egiten duelako eta batzuen usteen aurka, lana lortzen laguntzen duelako. Dato mata relato.
izaskunlarrieta.bsky.social
#Jaialdi25 Boise, Idaho. Egonaldiak burutu ditut Renoko UNR Center for Basque Studies eta Boise State University. Gure zilborratik haratago euskalduna izateko bestelako ereduak, jatorriak eta nortasunak ezagutu ditut. Harrotasunez belanauldiak zehar loturak zaintzen. Lagunak, gozatu eta gozarazi.