Julen Belamuno
@belamuno.bsky.social
180 followers 420 following 120 posts
Amateur profesionala
Posts Media Videos Starter Packs
belamuno.bsky.social
Eskerrik asko, Kike. Pozten nauk "Iragan atergabea" gustura irakurri duala jakinda.
Denetik behar diagu.
belamuno.bsky.social
Orain dela urte batzuk Atzeraldi Handia izan genuen, eta orain, klima larrialdia dela-eta, Egokitzapen Handiaz hitz egiten hasi dira. Izendapen berri hauetan Maoren oihartzunak entzuten ditut nik: Aurrera-jauzi Handia, Hiru Eraldaketa Handiak… Handi ez dena ez da ezer, nonbait.
belamuno.bsky.social
Eta gaztelaniaren galbahetik pasatu gabe. Berri ona, Beñat. Zorionak!
belamuno.bsky.social
Aspaldiko partez Chandler-enean bisitan.
Polizia batek: “Kodea irakurrita dauka. Zuzenbideko liburu bat irakurri duen jende askok bezala, legea hor dagoela uste du.”
belamuno.bsky.social
Burgosko herri batean bazkaldu dut. Hasieran "caballero" esan dit zerbitzariak, gero "hijo mío", ni baino 25 bat urte gazteagoa izan arren, eta kafearekin batera "ahi tiene usted, señoríto".
Gaztelaniara pasatzeko tentazioa sentitzen dut batzuetan.
belamuno.bsky.social
Montoro kasua, lankidetza publiko-pribatua.
belamuno.bsky.social
Galizian %11’8 dira galizieraz irakurtzen dutenak (testu liburuak eta haur eta gazte literatura kontuan hartu gabe), eta %5’7 azken liburua galizieraz leitu dutenak.
Hemen antzeko daturik badugu?

www.nosdiario.gal/opinion/manu...
5,7% en galego
No informe de resultados sobre hábitos de Lectura e Compra de Libros en Galicia 2024, encargado pola Consellaría de Lingua e Xuventude, o que merece parabéns
www.nosdiario.gal
Reposted by Julen Belamuno
berria.eus
BERRIA @berria.eus · Jul 14
Atzo hasi ziren #UdakoNarrazioak BERRIAn. Julen Belamunorena izan da sasoiko lehena: 'Animalia exotikoa'. Ilustrazioa, Exprairena da. Irakurri narrazioa, hemen 👇
www.berria.eus/udako...
belamuno.bsky.social
Nongo turistifikazioa indartu behar dugu aurtengo udan?
Opor kontuak mintzagai diren urte-sasoi honetan, gogora etorri zait Lauaxetak “opor” hitza greba adierazteko erabiltzen zuela. Oporretan turismoa egin beharrean ez al da hobe turismo aukeren aurrean opor egitea?
belamuno.bsky.social
Zerbitzu publikoak pribatizatzea larria baldin bada, gobernu batek bere ildo politikoa (kasu honetan kultura-politika) enpresa pribatu baten esku uztea, zer da orduan?
Reposted by Julen Belamuno
belamuno.bsky.social
Ez diate inoiz "tienes acento guipuzcoano" esan?
Aurrenekoan harrituta geratu ninduan, gero ohitzen joan nauk baina ez zeharo.
belamuno.bsky.social
Aznarren "egin dezakeenak egin dezala" mugimendua botere eta kriptobotere asko ari mugiarazten, baina GALeko guardia zaharra mobilizatuko zutenik... Hori bai ez nuela espero.
belamuno.bsky.social
Iranen aurkako erasoak Chateaubriand irakurtzen harrapatu nau:
“Eldarniozko garai honetan mundua gidatzen duten gizonei gertutik begiratuz gero, ezgaitasuna harrigarriagoa egiten zait haien existentzia bera baino; oso deigarria da zer talentu gutxi behar den inperio baten etorkizuna erabakitzeko”
belamuno.bsky.social
Eta zer oihartzun gutxi izan zuen, orain dela bost urte, "Gaitzaren loreak" ezinbestekoaren bertsio ederrak.
Etsipen puntu batekin diot.
belamuno.bsky.social
Asko pozten nau kontakizunak gustura irakurri dituzula jakiteak. Eta adore ematen dit zu bezalako irakurleen estimazioak.
Eskerrik asko, Joserra!
belamuno.bsky.social
Munduak hartu duen abiaduraren adierazgarria da, noski, urtean edo hilean horrenbeste bizi-iraultza izatea, baina txundituta uzten nau holako zurrunbilo batean bizitzeko gauza direnen gaitasunak.
belamuno.bsky.social
“Bizia aldatu didan esperientzia” kategoria zenbat zabaldu den. Kontzertu ahaztezin bat, fiordoetara egindako bidaia, asteburu tantriko bat… biziari irauli bat ematen omen dioten “esperientziak”.
belamuno.bsky.social
Urteurren seinalatuak aurtengoak: Mirande jaio zela 100 urte, Aresti hil zela 50.

Hauteskundeetara aurkeztuko balira, Arestiri emango nioke botoa, baina Miranderen poemak gehiago gustatzen zaizkit.

Ez dut barkamenik espero.