fitorodriguez.bsky.social
@fitorodriguez.bsky.social
Pinned
Nokako elkarrizketari prestigioa modu praktikoan, poetikoan (sortzailean) emango liokeen ereduzko erabilera falta zen baina Aner Peritz eta Oihana Iguaranen arteko bertso elkarrizketarekin iritsi da Gipuzkoako bertsolarien finalean.
www.naiz.eus/eu/blogs/kal...
Noka Gipuzkoako Bertsolari txapelketan
Gutxitan entzuten dugu jendaurrean noka aditz-sistemaren erabilera, eta bertso saio ugarien artean ere, gabezia hori ez da zuzendua izan hitanoaren...
www.naiz.eus
ikusi nahi dut euskararen etorkizuna, "euskararen egunik" beharrik gabe, nahi dut uretatik aterako eta aire freskoa arnastu duen hizkuntza, oraingoz etendako garapen naturalari buelta emango diona

www.naiz.eus/eu/blogs/kal...
Kultura anfibioa
Euskal kulturaren egoerari buruz hitz egitean, kultura elebidun, misto, partekatu edo ukipen-hizkuntzetako kultur motako klixeak erabili ohi dira e...
www.naiz.eus
December 3, 2025 at 8:08 AM
Altzan, Herreran eta Larratxon euskararen alde topa egingo dugulakoan... laster arte euskaltzaleok!
December 2, 2025 at 8:23 AM
Gaur Altzako Plazan Adania Shibliren "Detaile xume bat" eleberriaren irakurketa publikoa egin dugu euskaraz ozenki aldarrikatzeko Palestinaren giza eta nazio eskubideak
November 29, 2025 at 6:45 PM
Gaur Donostiako Kaxildan elkartuko garelakoan, ez adiorik...https://www.kaxilda.com/actividad/turismo-hutsala-hiri-eta-landa-paisaiaz-antipodetatik-liburu-aurkezpena-egilea-fito-rodriguez-ekin/
'Turismo hutsala. Hiri eta landa paisaiaz antipodetatik' liburu aurkezpena egilea Fito Rodriguez-ekin. - kaxilda.com
Giza espezieak bere sorreratik bidaiatu egin du. Areago, bidaiak eboluzioa ekarri dio espezie gisa, bidaiatzeak ikasteko aukerak irekitzen baititu. Turismoa, aldiz, esperientzia hutsala bezain txatxua...
www.kaxilda.com
November 26, 2025 at 8:52 AM
Reposted
Altza Bizarraingo irakurketa taldea Azaroaren 19an, asteazkena, arratsaldeko zazpietan Laura Mintegiren "Sisifo maite minez" (Txalaparta-2001) liburuaren irakurketa partekatzeko bilduko gara Larratxoko Altzaina elkartean.
November 17, 2025 at 10:23 AM
Komunismoa kapitalismoaren ukaziotik definitzen den bezala turistifikazioaren ukapena herritarrek kudeaketarako eskubidea berreskuratzea da enpresa globalen aurrean, gizarte-eraldaketako subjektu berriaz ari gara, bada.
erran.eus/bortziriak/1...
Turismoari buruzko meditazioa - Bortziriak - Erran.eus
"Turismo Hutsala. Landa eta hiri paisaiaz antipodetatik" liburua aurkezten ibili da Fito Rodriguez Lesakan. Mejillon Tigrekoek erran bezala, "turista turistofobo" garen garaiarako beharrezko hausnarke...
erran.eus
November 14, 2025 at 12:51 PM
Bortzirietako inguruan ibiliz gero hona hemen aukera
November 12, 2025 at 5:56 PM
Gaur Donostiako San Telmon aurkeztu dugu "Iraganaren lekuko" Euskal Herriaren Historiako liburua eta eztabaida interesgarria sortu da. Hemendik aurrerako aurkezpenetan ere horrelako giro izatea ere espero dugu. Mila esker parte hartzaile guztiei
November 7, 2025 at 9:09 PM
Simone de Beauvoirrek (La vieillesse-1970)dio zahartzaroa ez dela norberaren bizitzan gaitzespen gisa bizi behar den ezer, baizik eta erronka etiko eta politiko modura pasa beharrekoa.
www.naiz.eus/eu/blogs/kal...
Aberatsek diru emateko nola, zaharrek aholku
Euskal iruditerian azaldu ohi zaigun zahartzaroaren ideia ez da inola ere negatiboa, alderantziz («Zaharrari ohore ekarri»). Hala ere, ...
www.naiz.eus
November 7, 2025 at 9:29 AM
Reposted
Ingumaren 25. urteurrenean gaude, euskarazko ekoizpen zientifikoaren datu baseak 25 urte egin dituela ospatzen, bejondeizuela! #Ingumak25urte @ueu-orokorra.bsky.social
November 5, 2025 at 6:26 PM
Turismoa industria garrantzitsu bihurtu da baina oso kutsakorra da eta kalte handia dakar objektiboki. Halaber, subjektiboki, turismoa egin ondoren eta sentitutakoa berreskuratzeko garaian, turismoaren begirada are kaltegarriagoa suertatzen zaigu. Honetaz hitz egingo dugu.
November 2, 2025 at 8:24 AM
Giza espezieak sorreratik bidaiatu egin du. Areago, bidaiatzeak ikasteko aukerak ireki ditu. Turismoa, aldiz, esperientzia hutsala izaten da, edozein ikasgairi ateak ixten dizkiona.

22/10/2025 19:00
Oñatiko Kultur etxeko zinema aretoan

www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/pr...
Presentación del libro de Fito Rodríguez
Liburutegien Nazioarteko Eguna / Día de las Bibliotecas
www.xn--oati-gqa.eus
October 19, 2025 at 9:17 AM
Reposted
Frantses poliziak gezurrak eta albiste faltsuak zabaldu zituen Popo Larreren inguruan
/ Joseba Aurkenerena Barandiaran
Senide eta lagunek hilobiak ere arakatu zituzten arrastoen bila, baina alferrik.
Frantses poliziak gezurrak eta albiste faltsuak zabaldu zituen Popo Larreren inguruan – Independentea.eus
Urte luzez, senide eta lagunak mutil desagertuaren bila ibili ziren, hilobiak ere arakatu zituzten arrastoen bila, baina alferrik.
independentea.eus
October 18, 2025 at 7:34 AM
Reposted
Hiru urteren ondoren, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek 'Azken afaria' ondu dute; 'Bidea da borroka' lehen komikiaren jarraipena da, edo indibidualki irakurtzeko aproposa.
'Azken afaria' da Gaztelumendi anaien lan berria
2021ean kaleratu zuten Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek beren azken komikia: Bidea da borroka. Orain, hiru urteren ondoren, Azken afaria argitaratu dute; lehen komikiaren jarraipen gisa, ala indibidualki irakurtzeko aproposa da bigarren lan hau. 
irutxulo.hitza.eus
October 13, 2025 at 9:00 AM
Gaur Altsasun burutu dugu Nafarroako Margaritak idatzitako Hepatameronaren bostgarren liburukiaren irakurketa publikoa
October 4, 2025 at 5:05 PM
Bihar arte ez adiorik
October 1, 2025 at 3:25 PM
Gaur, Irakurketa taldeari jarraipena emango dio Altzako Bizarrain euskara elkarteak Koro Navarrok itzulitako Dennis Lehaneren"Erruki onez" eleberriaz solasaldia eginez
September 30, 2025 at 3:22 PM
Komiki eguna dugula gaur, gogoratu: gure komikia “Txillardegi eta Monzon Bergaran” [2025] eskatu dezakezu liburudenda eta liburutegietan, eskatu!
September 29, 2025 at 1:03 PM
Ostegun honetan Bilboko nasetan elkartuko garelakoan, laster arte...
September 28, 2025 at 10:35 AM