#jauzika
Gaur egun, Euskal Herri osoa aldetik alde zeharkatu ahalko luke urtxintxa alai batek zebra-eraikin batetik bestera jauzika; hori bai, ezingo luke jakin noiz dagoen etxebizitza bloke batean, noiz ospitale batean eta noiz ikerketa-zentro batean.
November 19, 2025 at 7:29 AM
Ttipidanik dantzaria da Joana Ouret. Dantzaria ez ezik, erizaina da lanbidez: bien artean ari da jauzika, egonkortasuna eta oreka ekonomikoa ahal bezala atzemanez.
https://b.eus/73a59f...
October 30, 2025 at 3:27 PM
✍🏼 [IRITZIA] Amaiur Epher: Jasmin-lurrina.

Jasmin-lurrina imita ezina omen da, edo hala zen behintzat XIX. eta XX. mendeak lotzen zituzten hamarkada haietan. Irudika ditzakegu garaiko Europako perfumegile guziak lehian, kimikariak jauzika, ekialdeko kolonietatik ebatsi lore-zukua kolonia bihurtu…
Jasmin-lurrina
Amaiur Epher: Jasmin-lurrina. Jasmin-lurrina imita ezina omen da, edo hala zen behintzat XIX. eta XX. mendeak lotzen zituzten hamarkada haietan. Irudika ditzakegu garaiko Europako perfumegile guziak lehian, kimikariak jauzika, ekialdeko kolonietatik ebatsi lore-zukua kolonia bihurtu nahian. Jean Etxepare mirikuaren perfume gogokoena ere bazen, «ez baitezpada hauta [zitzaiolako], usnatzetik ezin utzia; bainan hainbertze usain on baita gizonek batere lilirik gabe egiten dituztenak, guziz Alemanian, behinere ez baitira oraino heldu ahal izan jasmin delakoarenaren osatzera». Hots, artifiziala baino naturala nahiago duela diosku, aipuari bidenabar, gerla bezperako frantses nazionalismo urrina dariola... Euskal nobelagile naturalistarik ez dugula-eta, apokrifoen idaztea (beren burua) proposatu zuten Volgako batelariek duela hogei bat urte. Halako asmoek ez bide zuten finantzaketarik lortu. Jurgi Kintana, beraz, balizko nobelagile galduaren bila abiatu zen (ikus Urre urdinaren lurrina). Hara non jasminaren aipamena Etxepareren eta Joris-Karl Huysmans-en obren arteko intertestualitatearen frogatzat daukan. Biek ala biek garaiko topiko hori aipatzen dute termino bertsuekin. Alta, ez datoz bat perfumea baloratzerakoan: bitalistak gogoko duena gorroto du dekadenteak. Kintanak aurkitu ez duen originala, ez al digu adimen artifizialak eskainiko? Pentsatuko du garaiko auzia eguneratu nahiko lukeenak. Nago ez ote dudan lilien usaina nahiago.
dlvr.it
August 6, 2025 at 10:00 AM
March 2, 2025 at 8:18 PM
Pessoaren liburua zaila da, baina berriki entzun dudan bezala, behin bere erritmoan eta munduan sartua, haren korrontean behera joaten utzi behar da. Benetako harribitxia da. Baita berehalakotasunaren, pantailen eta pentsamendua handik hona jauzika darabilkigun gaur egungo garaien antonimoa ere.
January 29, 2025 at 6:32 PM